Laborlan 2 : Galdaketaren sektorea programari buruzko informazioa

LABORLAN II proiektua hainbat jarduera-lerrotan dago zatituta, eta horietako bat enplegu-prestakuntza programa bat da, Euskadiko eta Nafarroako Galdatzaileen Elkartearen (ENGE) lankidetzaz egingo dena; izan ere, Bizkaiko Lurralde Historikoaren galdaketaren sektorean ordezkaritza gehien duen erakundea da, eta eragile gakoa da, sektorearen beharrak hautemateko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaintzaren eta eskariaren arteko egokitzapena errazteko.

Helburuak:

1.- Parte hartzaileen enplegagarritasuna areagotzea, haien laneratzea erraztuz eta beharrezkoak diren gaitasunak emanez (teknikoak, pertsonalak eta esperientzia) galdaketaren sektorean eskaera handia duen lanbide batean aritzeko.

2.- Galdaketa sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak gaurko eta etorkizuneko eskaeretara egokituz, belaunaldi aldaketa erraztuz, eta enplegua sortzeko eta berreskuratzeko prozesuan dagoen sektore bat mantenduz.

Bi helburu horiek lortzeko planteatzen da enplegu-prestakuntza programa hau planteatzen da, hain zuzen, eta horretarako langabezian dauden pertsonak aukeratuko dira; eta prestakuntzaren, akonpainamenduaren eta lan kontratu batez jasoko duten lan esperientziaren bidez pertsona horiek beren enplegagarritasuna hobetu, eta lan merkatu arruntean sartzea lortuko dute.

Hartzaileak:

Parte hartzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Langabezian egotea.
  • Adinez nagusiak izatea.
  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • DBH edo Eskola Graduatu titulua egiaztatzea (ez da eskatzen sektorean aldez aurreko ezagutzak izatea) eta galdaketaren sektoreko lanbide bat ikasi nahi izatea.
  • Metaleko sektoreko lanpostuetan izandako esperientzia baloratuko.
  • Txandatan eta/edo jaiegunetan lan egiteko prestasuna.
  • Taldean lan egiteko, arazoak konpontzeko eta erantzukizunez jokatzeko gaitasuna.
  • Hala behar bada, Lan Baimena aurkeztea

Exekuzio faseak eta epeak:

I. Fasea. Hasierako prestakuntza

Prestakuntza edukiak 2021eko apirilean, maiatzean eta ekainean emango dira, egunean 5 orduz.

ENPLEGURAKO GAITASUNEN ETA TREBETASUNEN MODULUA

Zeharkako gaitasun profesionalei buruzko 44 orduko modulu bat egingo da, eta lan merkatuak eskatzen dituen gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuko dira, gaitasun digitalei bereziki erreparatuta. Ordu horiei 20 gehitu behar zaizkie, esperientzia profesionala amaitu ondoren lana bilatzeko azken aktibazio-modulukoak.

PRESTAKUNTZA TEKNIKOA: GALDAKETA PROZESUEI BURUZKO GAIKUNTZA (120 h.)

  1. Galdaketa prozesuak (80 ordu).
  2. Laneko arriskuen prebentzioa. Lanbide ikastaroa: Burdinaren, altzairuaren eta metal ez-burdinazkoen fabrikazioa, produkzioa eta transformazioa, eta lehen transformazioa – C1 lanbidea. (20 ordu).
  3. Laneko arriskuen prebentzioa. Lanbide ikastaro teoriko-praktikoa: orga garraiatzaile-jasotzaile espezialista  – C27 Lanbidea (8 ordu).
  4. Laneko arriskuen prebentzioa. Lanbide ikastaro teoriko-praktikoa: zubi garabia erabiltzeko operadore espezialista  – C28 Lanbidea (8 ordu).
  5. Galdaketako langilearen lana. Errealitatea eta etorkizuna (4 ordu).

Prestakuntzak iraun bitartean, parte hartzaileak egunero bere bitartekoen bidez joan beharko du saioen lekura, ezarritako ordutegietan eta behar besteko puntualtasunez, edo, bestela, telematikoki konektatu beharko da.

Parte hartzaileei hilabete bakoitzean programatutako ordu guztien % 75ean parte hartzeko eskatzen zaie, justifikatutako arrazoiren bat ematen denean izan ezik; salbuespena Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko ikastaroak izango dira, horien gaikuntza lortzeko %100eko parte hartzea eskatuko baita.

Programaren hartzaileak hautatzea:

Parte hartzeko eskaerak jasotzeko epea:

Oinarri hauek argitaratzen direnetik 2021/03/21aren 23:59ak arte.

Eskaerak aurkezteko modua:

Izena emateko eskaera telematikoki egingo da soilik, Curriculum Vitae erantsita, helbide honetan:

PROGRAMAREN OINARRIAK

Esperientzia profesionalerako II. fasean parte hartzaileak hartuko dituzten ENPRESAK hautatzea

Xedea:

Parte hartzaileen akonpainamendua eta ikaskuntza praktikoaren tutoretza, galdaketako langile lanpostuan.

Gauzatzeko epea: 2021/10/31ra arte.

Programara sartzea:

Parte hartzaile batek edo batzuek lan esperientziari dagokion programaren II. fasea egiteko hartuta programan lagundu nahi duten enpresek beren hautagaitza aurkeztu beharko dute, oinarri hauetan adierazitako epean eta moduan.

Enpresak hartzeko oinarrizko baldintzak:

  • Bizkaian kokatua egotea.
  • Galdaketaren sektorekoa izatea.

Parte hartzeko eskaerak jasotzeko epea:

Oinarri hauek argitaratzen diren egunetik II. fasea hasten den arte.

Eskaerak aurkezteko modua:

Izena emateko eskaera telematikoki egingo da soilik helbide honetan:

ENPRESEN IZEN EMATEA PROGRAMAREN OINARRIAK


Zerikusia duten programak

Ez dago zerikusia duen programarik

Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›

Ez dago edukirik oraindik

Erlazionatutako atalak

Ez dago programa honekin erlazionatutako profilik