Laborlan 2 : Pertsonen zaintzako ekonomia programari buruzko informazioa

LABORLAN II proiektua hainbat jarduera-lerrotan dago zatituta, eta horietako bat enplegu-prestakuntza programa bat da, gizarte ekimeneko eta erabilera publikoko enpresak biltzen dituen Gizarte Zerbitzu Integratuen Taldea S. Koop. (SSI) erakundearen lankidetzaz egingo dena; izan ere, Bizkaiko Lurralde Historikoaren pertsonen zaintzako ekonomiaren sektorean ordezkaritza gehien duen erakundea da, eta eragile gakoa da, sektorearen beharrak hautemateko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaintzaren eta eskariaren arteko egokitzapena errazteko.

Helburuak:

1.- Parte hartzaileen enplegagarritasuna areagotzea, haien laneratzea erraztuz eta beharrezkoak diren gaitasunak emanez (teknikoak, pertsonalak eta esperientzia) pertsonen zaintzako ekonomiaren sektorean eskaera handia duen lanbide batean aritzeko.

2.- Pertsonen zaintzako ekonomiaren sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak gaurko eta etorkizuneko eskaeretara egokituz, belaunaldi aldaketa erraztuz, eta enplegua sortzeko eta berreskuratzeko prozesuan dagoen sektore bat mantenduz.

Bi helburu horiek lortzeko planteatzen da enplegu-prestakuntza programa hau planteatzen da, hain zuzen, eta horretarako langabezian dauden pertsonak aukeratuko dira; eta prestakuntzaren, akonpainamenduaren eta lan kontratu batez jasoko duten lan esperientziaren bidez pertsona horiek beren enplegagarritasuna hobetu, eta lan merkatu arruntean sartzea lortuko dute.

Hartzaileak:

Parte hartzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Langabezian egotea.
  • Adinez nagusiak izatea.
  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Sektorean lan egiteko legez eskatutako tituluren bat edukitzea.
  • Sektoreko lanpostuetan izandako esperientzia eta txandaka eta/edo jaiegunetan lan egiteko prestasuna baloratuko dira.
  • Hala behar bada, Lan Baimena aurkeztea.

Exekuzio faseak eta epeak:

I. fasea. Hasierako prestakuntza

Prestakuntza edukiak j2021eko apirilean, maiatzean eta ekainean emango dira, egunean 5 orduz.

ENPLEGURAKO GAITASUNEN ETA TREBETASUNEN MODULUA: zeharkako gaitasun profesionalei buruzko hasierako modulua 50 ordukoa izango da, eta lan merkatuak eskatzen dituen gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuko dira, gaitasun digitalei bereziki erreparatuta. Ordu horiei 20 gehitu behar zaizkie, esperientzia profesionala amaitu ondoren lana bilatzeko azken aktibazio-modulukoak.

GERIATRIAKO – ETXEZ ETXEKO LAGUNTZAILE IZATEKO PRESTAKUNTZA TEKNIKOA: 100 ordu.

II. fasea. Lan esperientzia

Bizkaian kokatutako sektoreko enpresetan praktikan jarriko da prestakuntzan ikasitakoa, aldi baterako eta lanaldi osoko lan kontratu batez, geriatriako – etxez etxeko laguntzaile gisa aritzeko lau hilabetez gehienez ere (2021eko ekaina eta urria bitartean gutxi gorabehera).

Programaren hartzaileak hautatzea:

Parte hartzeko eskaerak jasotzeko epea:

Oinarri hauek argitaratzen direnetik 2021/03/21aren 23:59ak arte.

Eskaerak aurkezteko modua:

Izena emateko eskaera telematikoki egingo da soilik, Curriculum Vitae erantsita, helbide honetan:

PROGRAMAREN OINARRIAK

Esperientzia profesionalerako II. fasean parte hartzaileak hartuko dituzten ENPRESAK hautatzea

Xedea:

Parte hartzaileen akonpainamendua eta ikaskuntza praktikoaren tutoretza, geriatriako – etxez etxeko laguntzaile lanpostuan.

Gauzatzeko epea: 2021/10/31ra arte.

Programara sartzea:

Parte hartzaile batek edo batzuek lan esperientziari dagokion programaren II. fasea egiteko hartuta programan lagundu nahi duten enpresek beren hautagaitza aurkeztu beharko dute, oinarri hauetan adierazitako epean eta moduan.

Enpresak hartzeko oinarrizko baldintzak:

  • Bizkaian kokatua egotea.
  • Pertsonen zaintzako ekonomiaren sektorea.

Parte hartzeko eskaerak jasotzeko epea:

Oinarri hauek argitaratzen diren egunetik II. fasea hasten den arte.

Eskaerak aurkezteko modua:

Izena emateko eskaera telematikoki egingo da helbide honetan:

ENPRESEN IZEN EMATEA PROGRAMAREN OINARRIAK


Zerikusia duten programak

Ez dago zerikusia duen programarik

Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›

Ez dago edukirik oraindik

Erlazionatutako atalak

Ez dago programa honekin erlazionatutako profilik