AUTOBUS GIDARIA PROGRAMA programari buruzko informazioa

Zurekin urratsak egin nahi ditugu,

zure ondoan egin nahi dugu enplegurako bidea.

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Inklusioa eta Berdintasun sailak bere enplegu eta ekintzailetza Foru Agentzia den DEMAren bitartez,LaborLan Programa (Enplegu-Prestakuntza Programa) sustatu eta finantziatzen du.

 

HELBURUAK:

  1. D gidabaimena eta GGA agiria duten langabeen enplegagarritasuna hobetzea, batik bat emakumeena, eta haien laneratzea bilatzea autobus gidaritzako lanpostuetan. Aurretik, prestakuntza jasoko dute gizarte trebetasunetan eta zeharkako gaitasunetan.
  2. Pertsona kualifikatuak eskaintzea sektoreko enpresei, enpresen lehiakortasuna hobetuz eta haien eskakizunak langileen egungo gaitasunetara egokitzen saiatuz.

 

HARTZAILEAK:

Programa hau lanik gabe dauden pertsonentzako da, eta bereziki kolektibo hauetako batean daudenak lehenetsiko dira:

  • Iraupen luzeko langabeak (deialdi honen itxiera data (2020/03/16) baino aurretiko 540 egunetan, Lanbiden izena emandako aldien batuketa gutxienez 360 egunekoa izatea).
  • 45 urtetik gorako langabeak.
  • Bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden gazteak (30 urtera arte).
  • Aurreko kolektiboetako emakumeak: parte hartzaileen % 70 izango dira gutxienez.

Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • D gidabaimena eta GGA agiria edukitzea.
  • Hala badagokio, Lan Baimena aurkeztea.

 

EXEKUZIO FASEAK ETA EPEAK:

I. fasea. Hasierako prestakuntza (70 ordu), 23 pertsona – (apirila eta maiatza 2020, egunean 4 ordu), Bilbon.

    1. modulua- Autobus gidari posturako ezagutza  teknikoak eguneratzea.
    2. modulua – Lanposturako gizarte trebetasunak.
    3. modulua- Enplegagarritasuna eta enplegu bilaketa hobetzeko gaitasun pertsonalak indartzea.

II Fasea. Lan esperientzia, 20 persona – (gutxi gorabehera, maiatza eta uztaila artean 2020)

Parte hartzaile bakoitzak denbora partzialeko lan kontratu bat sinatuko du (25 ordu asteko), 2 hilabeterako . Bizkaiko enpresetan, lan esperientzia hobetzeko.

Zeharkakoa: akonpainamendua, orientazioa eta jarraipena

Akonpainamendua prozesu osoan egingo da, eta parte hartzaile bakoitzak tutore bat izango du, l. prestakuntza fasean orientatuko duena, II. fasean harremanetan egongo dena etengabe enpresako tutorearekin, eta programan enplegua bilatu bitartean parte hartzailearen jarraipena egingo duena.

 

DEIALDIA ITXITA parte hartzaileentzat.

DEIALDI IREKIA parte hartzaileak hartu nahi duten enpresentzat.

ENPRESA

OINARRIAK


Zerikusia duten programak

Ez dago zerikusia duen programarik

Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›

Sarekin Week Ekintzailetzaren Asteak 2.800 online inskripzio baino gehiago bildu ditu

Sarekin Weeken 30 online ekitaldiak zabalik daude Sarekin e-week youtube kanalaren bidez Laespada: “Ez dugu onartuko ekimen ekintzaile bat bera […]

12.11.2020

Heldu da Sarekin Week 2020 Bizkaiko Ekintzailetzaren Astea!

Eskura dago jada urriaren 26tik 30era egingo den egitasmo interesgarri honen programa osoa. Bizkaiko ekintzaile guztientzat zabalik dagoen egitasmo honek […]

21.10.2020

Millennials Programaren (2019-2020) bigarren edizioaren amaiera

Teresa Laespadak,  Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Bizkaiko Foru Diputatuak, Marivi Riolekin batera, bere Enplegu eta Ekintzailetza agentzia den DEMAren […]

16.07.2020

Abian da Millennials Programaren bigarren edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatu Teresa Laespadak eta DEMA Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru […]

09.12.2019

Abian da banbalina arteko lanbideak

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak gaur abiarazi du Banbalina […]

02.12.2019

Lau enplegu-anezka berrik lagunduko diete 80 pertsonari beren helburua lortzen: lanpostu bat eskuratzea

Deialdi honekin, 27 izango dira Bizkaian abiarazitako enplegu-anezkak; haietan parte hartzen dutenen pertsonen artean, hamarretik seik lortzen dute lan-merkatura sartzea.

02.10.2019

Erlazionatutako atalak