FABRIKAZIO MEKANIKOA ETA SOLDADURA PROGRAMA programari buruzko informazioa

Zurekin urratsak egin nahi ditugu,

zure ondoan egin nahi dugu enplegurako bidea.

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Inklusioa eta Berdintasun sailak bere enplegu eta ekintzailetza Foru Agentzia den DEMAren bitartez, LaborLan Programa sustatu eta finantziatzen du, Enplegu-Prestakuntza Programa, Ikaslan Bizkaia – Bizkaian lanbide heziketa ematen duten bigarren hezkuntzako institutuetako zuzendarien elkartearen lankidetzaz egiten dena. Elkartean, lurralde historiko osoaren lanbide heziketako 27 ikastetxe publikok parte hartzen dute, eta haien zuzendaritzen bidez, bikaintasuna lortzea dute xede.

 

HELBURUAK:

  1. Parte hartuko duen langabeen laberatzea lortzea, beharrezkoak dituzten gaitasunak emanez (teknikoak, pertsonalak eta esperientziari lotutakoak), lanbide bat aurkitu dezaten industria sektorean, non eskaera handia baitago.
  2. Industria sektorearen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak haien egungo eta etorkizuneko eskaeretara egokituta.

 

HARTZAILEAK:

Programa hau lanik gabe dauden pertsonentzako da, eta bereziki kolektibo hauetarako batean daudenak lehenetsiko dira:

  • Iraupen luzeko langabeak (deialdi honen itxiera data (2020/03/16) baino aurretiko 540 egunetan, Lanbiden izena emandako aldien batuketa gutxienez 360 egunekoa izatea).
  • 45 urtetik gorako langabeak.
  • Bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden gazteak (30 urtera arte).
  • Aurreko kolektiboetako emakumeak: parte hartzaileen % 55 izango dira gutxienez.

Honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Adinez nagusia izatea.
  • Hala behar bada, Lan Baimena aurkeztea.

Baloratuko da:

  • DBH titulua edo baliokidea edukitzea.
  • Industria sektorea ezagutzea eta/edo esperientzia izatea.

 

EXEKUZIO FASEAK ETA EPEAK:

I. Fasea. Hasierako prestakuntza: 24 pertsona. Prestakuntza honako diziplina horietako batean:

    • Fabrikazio mekanikoko ikastaroa (200 h) – (Apirila, maiatza eta ekaina 2020) Lekua: Mungia. Aita Elorriaga, 22. IES MUNGIA BHI.
      • Makina automatikoak erabiltzea eta prestatzea.
      • Fabrikazio prozesuak exekutatzea.
      • Produktua egiaztatzea.
      • Interpretazio grafikoa.
    • Soldadura ikastaroa (200 h) – (Apirila, maiatza eta ekaina 2020), Lekua: Bilbo. Agirre Lehendakariaren etorbidea, 184, CIFP Elorrieta – Erreka Mari LHII
      • Soldadura eta galdaragintza lantegiko lan teknikak.
      • Metrologia eta matematika aplikatuak.
      • Normalizazioa.
      • Lan Arriskuen Prebentzioa eta Ingurumen Sentsibilizazioa.

II Fasea. Lan esperientzia 20 pertsona – (Modu orientagarrian, ekaina eta iraila bitartean)

Parte hartzaile bakoitzak denbora partzialeko lan kontratu bat izenpetuko du, lan, zerga eta Gizarte Segurantzaren betebeharrak betez, Bizkaian kokatutako enpresetan, prestakuntzan ikasitakoa praktikan jartzeko. Kontratuak 3 hilabeteko iraupena izango du.

III. Fasea. Orientazioa, jarraipena eta akonpainamendua

Lan orientazio pertsonalizatua. Akonpainamendua prozesu osoan egingo da. Parte hartzaile bakoitzak arduradun bat izango du, zalantza eta arazoen aurrean orientatuko duena eta dena delako enpresarekin harremanetan egongo dena etengabe.

 

DEIALDIA ITXITA parte hartzaileentzat.

DEIALDIA IREKIA parte hartzaileak hartu nahi duten enpresentzat.

ENPRESA

OINARRIAK


Zerikusia duten programak

Ez dago zerikusia duen programarik

Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›

Sarekin Week Ekintzailetzaren Asteak 2.800 online inskripzio baino gehiago bildu ditu

Sarekin Weeken 30 online ekitaldiak zabalik daude Sarekin e-week youtube kanalaren bidez Laespada: “Ez dugu onartuko ekimen ekintzaile bat bera […]

12.11.2020

Heldu da Sarekin Week 2020 Bizkaiko Ekintzailetzaren Astea!

Eskura dago jada urriaren 26tik 30era egingo den egitasmo interesgarri honen programa osoa. Bizkaiko ekintzaile guztientzat zabalik dagoen egitasmo honek […]

21.10.2020

Millennials Programaren (2019-2020) bigarren edizioaren amaiera

Teresa Laespadak,  Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Bizkaiko Foru Diputatuak, Marivi Riolekin batera, bere Enplegu eta Ekintzailetza agentzia den DEMAren […]

16.07.2020

Abian da Millennials Programaren bigarren edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatu Teresa Laespadak eta DEMA Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru […]

09.12.2019

Abian da banbalina arteko lanbideak

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak gaur abiarazi du Banbalina […]

02.12.2019

Lau enplegu-anezka berrik lagunduko diete 80 pertsonari beren helburua lortzen: lanpostu bat eskuratzea

Deialdi honekin, 27 izango dira Bizkaian abiarazitako enplegu-anezkak; haietan parte hartzen dutenen pertsonen artean, hamarretik seik lortzen dute lan-merkatura sartzea.

02.10.2019

Erlazionatutako atalak