GOZOTEGI PROGRAMA programari buruzko informazioa

Zurekin urratsak egin nahi ditugu,

zure ondoan egin nahi dugu enplegurako bidea.

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Inklusioa eta Berdintasun sailak bere enplegu eta ekintzailetza Foru Agentzia den DEMAren bitartez, LaborLan Programa sustatu eta finantziatzen du, Enplegu-Prestakuntza Programa, Bizkaiko Gozogileen Alkartasuna (GACPV-BGA) erakundearen lankidetzaz egiten dena. Elkarte horrek ordezkaritza zabalena du Bizkaiko Lurralde Historikoaren pastelgintza sektorean, eta ezinbesteko eragile bat da sektorearen beharrei antzemateko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaintza eta eskaera egokitzeko.

 

HELBURUAK:

  1. Parte hartuko duen langabeen laberatzea lortzea, beharrezkoak dituzten gaitasunak emanez (teknikoak, pertsonalak eta esperientziari lotutakoak), lanbide bat aurkitu dezaten pastelgintzaren sektorean, non eskaera handia baitago.
  2. Sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak beren oraingo eta etorkizuneko eskakizunetara egokituta, belaunaldien arteko ordezkapena erraztuta eta kultura ondare bat mantenduta, halakoa baita bertako pastelgintza.

 

HARTZAILEAK:
Programa hau lanik gabe dauden pertsonentzako da, eta bereziki kolektibo hauetarako batean daudenak lehenetsiko dira:

  • Iraupen luzeko langabeak (deialdi honen itxiera data (2020/03/16) baino aurretiko 540 egunetan, Lanbiden izena emandako aldien batuketa gutxienez 360 egunekoa izatea).
  • 45 urtetik gorako langabeak.
  • Bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden gazteak (30 urtera arte). parte hartzaileen %50 izango dira gutxienez.
  • Aurreko kolektiboetako emakumeak: parte hartzaileen %55 izango dira gutxienez.

Aurrekoaz gainera, baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Adinez nagusi izatea.
  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Oinarrizko prestakuntza egiaztatzea (ez dira aldez aurreko ezagutzak eskatzen sektorean) eta pastelgintza sektorean lanbidea ikasi nahi izatea.
  • Hala behar bada, Lan Baimena aurkeztea.

 

EXEKUZIO FASEAK ETA EPEAK:

I. Fasea. Hasierako prestakuntza, 23 pertsona – (martxotik ekainera – 6 orduz egunean), (Bizkaiko Gozogintzako Lanbide Eskolan, Bilbon, Prestakuntza edukia:

    • PASTELGINTZAKO LANTEGIRAKO LAGUNTZAILEA, (180 h. 6 h/egunean)
      • Elikagaiak manipulatzeko txartela.
      • Pastelgintzako aurre-elaborazioa, elaborazioa eta aurkezpena.
    • PASTELGINTZAKO SALTZAILE LAGUNTZAILEA, (180 h. 6h/egunean)
      • Elikagaiak manipulatzeko txartela.
      • Bezeroari harrera egitea.
      • Eragiketa laguntzaileak salmenta puntuan.

II Fasea. Lan esperientzia, 20 pertsona (Modu orientagarrian, ekaina eta uztaila bitartean)

Parte hartzaile bakoitzak denbora osoko lan kontratu bat sinatuko du, 2 hilabetez Bizkaian kokatutako sektoreko enpresetan, prestakuntzan ikasitakoa praktikan jartzeko.

Zeharkakoa: akonpainamendua, orientazioa eta jarraipena

Lan orientazioa, taldeko eta banakako coachinga. Akonpainamendua prozesu osoan egingo da, eta parte hartzaile bakoitzak Lanbide Heziketako zentro bateko tutorea izango du, zeinak I. prestakuntza fasean orientatuko baitu, II. fasean harremanetan egongo baita etengabe enpresako tutorearekin eta programan enplegua bilatu bitartean parte hartzailearen jarraipena egingo baitu.

 

DEIALDIA ITXITA parte-hartzaileentzat.

DEIALDIA IREKIA parte hartzaileak hartu nahi duten enpresentzat.

Izena eman zure enpresa hartzeko!!

ENPRESA

OINARRIAK


Zerikusia duten programak

Ez dago zerikusia duen programarik

Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›

Enplegu-anezkek 50 edizioak gainditu dituzte

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna  Sustatzeko diputatuak, Teresa Laespadak, topaketa bat izan du gaur gure Lurralde Historikoan garatu diren Enplegu […]

11.11.2022

Sarekin Week Ekintzailetzaren Asteak 2.800 online inskripzio baino gehiago bildu ditu

Sarekin Weeken 30 online ekitaldiak zabalik daude Sarekin e-week youtube kanalaren bidez Laespada: “Ez dugu onartuko ekimen ekintzaile bat bera […]

12.11.2020

Heldu da Sarekin Week 2020 Bizkaiko Ekintzailetzaren Astea!

Eskura dago jada urriaren 26tik 30era egingo den egitasmo interesgarri honen programa osoa. Bizkaiko ekintzaile guztientzat zabalik dagoen egitasmo honek […]

21.10.2020

Millennials Programaren (2019-2020) bigarren edizioaren amaiera

Teresa Laespadak,  Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Bizkaiko Foru Diputatuak, Marivi Riolekin batera, bere Enplegu eta Ekintzailetza agentzia den DEMAren […]

16.07.2020

Abian da Millennials Programaren bigarren edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatu Teresa Laespadak eta DEMA Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru […]

09.12.2019

Abian da banbalina arteko lanbideak

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak gaur abiarazi du Banbalina […]

02.12.2019

Erlazionatutako atalak