PROGRAMAZIOA PROGRAMA programari buruzko informazioa

Zurekin urratsak egin nahi ditugu,

zure ondoan egin nahi dugu enplegurako bidea.

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Inklusioa eta Berdintasun sailak bere enplegu eta ekintzailetza Foru Agentzia den DEMAren bitartez, LaborLan Programa sustatu eta finantziatzen du, Enplegu-Prestakuntza Programa, GAIArekin elkarlanean, azken honek sektorean duen prestigioa eta sektorean duen enpresa-sarea jarriko dituelarik.

 

HELBURUAK:

  1. Parte hartuko duen langabeen laberatzea lortzea, beharrezkoak dituzten gaitasunak emanez (teknikoak, pertsonalak eta esperientziari lotutakoak), lanbide bat aurkitu dezaten ezagutza eta teknologia aplikatuen industrien sektorean, non eskaera handia baitago.
  2. Bizkaian kokatutako enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak haien egungo eta etorkizuneko eskaeretara egokituta.

 

HARTZAILEAK:

Programa hau lanik gabe dauden pertsonentzako da, eta bereziki kolektibo hauetarako batean daudenak lehenetsiko dira:

  • Iraupen luzeko langabeak (deialdi honen itxiera data (2020/03/16) baino aurretiko 540 egunetan, Lanbiden izena emandako aldien batuketa gutxienez 360 egunekoa izatea).
  • 45 urtetik gorako langabeak.
  • Bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden gazteak (30 urtera arte).
  • Aurreko kolektiboetako emakumeak: parte hartzaileen % 60 izango dira gutxienez.

Honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Adinez nagusia izatea.
  • Aldez aurretik programazioan gutxienez 200 orduko prestakuntza izatea, edo zientzien edo ingeniaritzako unibertsitate gradu bat edukitzea.
  • Hala behar bada, Lan Baimena aurkeztea.

Baloratuko da:

  • Ingeleseko ezagutzak.
  • Programazioari buruzko profesionaltasun ziurtagiriren bat edukitzea, edo programazio Bootcamp-en batean parte hartzea.

 

EXEKUZIO FASEAK ETA EPEAK:

I. fasea. Hasierako prestakuntza, 14 pertsona – (martxotik ekainera – 6 orduz egunean), Bilbon.
Prestakuntza edukia: software aplikazioen garapena .Net Cooding Bootcamp teknologia erabilita (350 h) Junior.net garatzailea.

      1. MOC 20483: Programming in C#
      2. MOC 20480 Programming in HTML5 with JavaScript and CSS3
      3. MOC 20486: Developing ASP.NET 4 Web Applications
      4. MOC 20761: Querying Data whith Transact-SQL.
      5. Metogologia arinak: SCRUM

II Fasea. Lan esperientzia, 12 pertsona (Modu orientagarrian, uztaila eta iraila bitartean)

Parte hartzaile bakoitzak denbora erdiko lan kontratu bat sinatuko du, 2 hilabetez Bizkaian kokatutako sektoreko enpresetan, prestakuntzan ikasitakoa praktikan jartzeko.

Zeharkakoa: akonpainamendua, orientazioa eta jarraipena

Lan orientazioa, taldeko eta banakako coachinga Akonpainamendua prozesu osoan egingo da, eta parte hartzaile bakoitzak Lanbide Heziketako zentro bateko tutorea izango du, zeinak l. prestakuntza fasean orientatuko baitu, II. fasean harremanetan egongo baita etengabe enpresako tutorearekin eta programan enplegua bilatu bitartean parte hartzailearen jarraipena egingo baitu.

 

DEIALDIA ITXITA parte hartzaileentzat.

DEIALDI IREKIA parte hartzaileak hartu nahi duten enpresentzat.

ENPRESA

OINARRIAK


Zerikusia duten programak

Ez dago zerikusia duen programarik

Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›

Sarekin Week Ekintzailetzaren Asteak 2.800 online inskripzio baino gehiago bildu ditu

Sarekin Weeken 30 online ekitaldiak zabalik daude Sarekin e-week youtube kanalaren bidez Laespada: “Ez dugu onartuko ekimen ekintzaile bat bera […]

12.11.2020

Heldu da Sarekin Week 2020 Bizkaiko Ekintzailetzaren Astea!

Eskura dago jada urriaren 26tik 30era egingo den egitasmo interesgarri honen programa osoa. Bizkaiko ekintzaile guztientzat zabalik dagoen egitasmo honek […]

21.10.2020

Millennials Programaren (2019-2020) bigarren edizioaren amaiera

Teresa Laespadak,  Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Bizkaiko Foru Diputatuak, Marivi Riolekin batera, bere Enplegu eta Ekintzailetza agentzia den DEMAren […]

16.07.2020

Abian da Millennials Programaren bigarren edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatu Teresa Laespadak eta DEMA Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru […]

09.12.2019

Abian da banbalina arteko lanbideak

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak gaur abiarazi du Banbalina […]

02.12.2019

Lau enplegu-anezka berrik lagunduko diete 80 pertsonari beren helburua lortzen: lanpostu bat eskuratzea

Deialdi honekin, 27 izango dira Bizkaian abiarazitako enplegu-anezkak; haietan parte hartzen dutenen pertsonen artean, hamarretik seik lortzen dute lan-merkatura sartzea.

02.10.2019

Erlazionatutako atalak