PSIKOLOGIA PROGRAMA programari buruzko informazioa

Zurekin urratsak egin nahi ditugu,

zure ondoan egin nahi dugu enplegurako bidea.

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Inklusioa eta Berdintasun sailak bere enplegu eta ekintzailetza Foru Agentzia den DEMAren bitartez, LaborLan Programa sustatu eta finantziatzen du, Enplegu-Prestakuntza Programa, Bizkaiko Psikologia Elkargoaren lankidetzaz egiten dena. Elkarte profesional horrek babestu egiten ditu lanbidearen eskubideak, betebeharrak eta ospea, eta psikologoen xedeak bildu eta bideratzen ditu.

 

HELBURUAK:

  1. Psikologia tituludun gazteen enplegagarritasuna hobetzea, eta bultzada ematea haien laneratzeari, garapen pertsonalari eta sustapen profesionalari, erakunde psikologiaren alorrean.
  2. Entitateen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak langileen egungo eta etorkizuneko eskaeretara egokituta.

 

HARTZAILEAK:

Psikologia tituludunak, 30 urte artekoak, langabezian daudenak. Plazen % 55 emakumeentzat izango dira.

Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Psikologia titulua edukitzea eta erakunde psikologiaren alorrean espezializatu nahi izatea.
  • Hala badagokio, Lan Baimena aurkeztea.

Baloratuko da:

  • Esperientzia antolamendu sailetan.
  • Master prestakuntza.

 

EXEKUZIO FASEAK ETA EPEAK:

I. fasea. Hasierako prestakuntza, 15 pertsonak – (apiriletik maiatzera – 4h/egunero), Bilbon.

    • ERAKUNDE PSIKOLOGIA POSITIBOA: ERAKUNDE ERRESILIENTE ETA OSASUNGARRIAK LEHIAKETARAKO (100 h.)

II Fasea. Lan esperientzia, 12 pertsonak – (ekaina eta uztaila, gutxi gorabehera)

Parte hartzaile bakoitzak sinatuko du lanaldi erdiko kontratu bat, 2 hilabetekoa, Bizkaian kokatutako enpresetan, organizazioetan edo enpresa/gremio erakundeetan psikologo postu batean aritzeko, Bizkaiko Psikologia Elkargoak batera diseinatuko duten pertsonetan oinarritutako berrikuntza proiektu batean.

Zeharkakoa, Akonpainamendua, orientazioa eta jarraipena

Akonpainamendua prozesu osoan egingo da, eta parte hartzaile bakoitzak Bizkaiko Psikologia Elkargoko tutorea izango du, zeinak l. prestakuntza fasean orientatuko baitu, II. fasean harremanetan egongo baita etengabe entitateko tutorearekin eta programan enplegua bilatu bitartean parte hartzailearen jarraipena egingo baitu.

 

DEIALDIA ITXITA parte hartzaileentzat.

DEIALDIA IREKIA parte hartzaileak hartu nahi duten enpresentzat.

ENPRESA

OINARRIAK

 

 


Zerikusia duten programak

Ez dago zerikusia duen programarik

Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›

Enplegu-anezkek 50 edizioak gainditu dituzte

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna  Sustatzeko diputatuak, Teresa Laespadak, topaketa bat izan du gaur gure Lurralde Historikoan garatu diren Enplegu […]

11.11.2022

Sarekin Week Ekintzailetzaren Asteak 2.800 online inskripzio baino gehiago bildu ditu

Sarekin Weeken 30 online ekitaldiak zabalik daude Sarekin e-week youtube kanalaren bidez Laespada: “Ez dugu onartuko ekimen ekintzaile bat bera […]

12.11.2020

Heldu da Sarekin Week 2020 Bizkaiko Ekintzailetzaren Astea!

Eskura dago jada urriaren 26tik 30era egingo den egitasmo interesgarri honen programa osoa. Bizkaiko ekintzaile guztientzat zabalik dagoen egitasmo honek […]

21.10.2020

Millennials Programaren (2019-2020) bigarren edizioaren amaiera

Teresa Laespadak,  Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Bizkaiko Foru Diputatuak, Marivi Riolekin batera, bere Enplegu eta Ekintzailetza agentzia den DEMAren […]

16.07.2020

Abian da Millennials Programaren bigarren edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatu Teresa Laespadak eta DEMA Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru […]

09.12.2019

Abian da banbalina arteko lanbideak

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak gaur abiarazi du Banbalina […]

02.12.2019

Erlazionatutako atalak