EZAGUTU DEMA
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia da DEMA.
1989az geroztik, lanean ari gara enpleguaren arloko foru estrategien esparruan ekimenak garatuz, eta Bizkaiko herritarren zerbitzura dauden jarduera eta programa ugari bultzatzen ditugu.
- Enplegua sustatzeko programak garatzen ditugu, pertsonak ardatz hartuta eta tresna egokiak eskainita beren lan helburuak zehazteko, gaitasun pertsonalak eta enplegagarritasuna hobetzeko, eta lana aurkitzeko aukerak areagotzeko.
- Gazteen artean kultura ekintzailea sustatzeko programak bultzatzen ditugu, bai eta ekintzailetza soziala eta lankidetzakoa ere, taldean.
- Negozio ideia garatzen eta abian jartzen laguntzen dugu.
- Enpresak sortzea eta finkatzea laguntzen eta bultzatzen dugu.
- Bizkaiko Lan Behatokia kudeatzen dugu, BIZKAIKER.
http://www.dema.eus/wp-content/uploads/2018/10/mision-euskera.jpg
URTEKO TXOSTENAK BERDINTASUNEREKIKO KONPROMEZUA
DEMAn esperientzia handiko teknikari adituen talde batu dugu, eta horien lana, gaitasunak eta ezagutzak funtsezkoak dira gure lurraldean enplegua sortzera bideratutako ekimenak gauzatzeko eta enpleguan berrikuntzaren bideari jarraitzeko.
DEMAko taldeko pertsona batzuk
1989tik DEMA Foru Agentziak enpleguaren eta ekintzailetzaren alde egiten du lan, betiere helburu nagusi batekin: Bizkaian enplegu gehiago eta hobea sortzea. Agentziak enplegu eta ekintzailetza programak kudeatzen ditu herritarrentzako eta herritarrekin eta bere programen zutabeak sorkuntza-kidetasuna, inplikazioa eta lankidetza-izaera dira.
"DEMAra jotzen dutenei era pertsonalizatuan erantzuten saiatzen gara. Programen zuzendaria naizen aldetik, entzuten eta pertsona bakoitzari egokitutako konponbideak bilatzen saiatzen naiz".
"DEMAren aktibo garrantzitsuena hemen lan egiten dugun pertsonak gara: profesional talde bat, bizitzako momenturik onenean ez dauden kolektiboei (langabeei edo 45 urtetik gorakoei, adibidez) aukera desberdinak eskaintzen saiatzen dena hainbat programaren bidez, haien enplegagarritasuna sustatzeko".
"Diziplina anitzeko taldea gara, gertukoa eta profesionala, eta gugana jotzen duten pertsonei laguntzeko konpromisoarekin lan egiten dugu, haien beharrak entzunez eta haiei erantzunez".
"Gure laguntza jaso duten milaka bizkaitarrak dira gure erreferentzia. Enpleguranzko bidean lagundu diegu, haien lanbide edo enpresa proiektua errealitate bihurtuz".
"Pertsonentzat egiten dugu lan eta, hori ulertuta, modu aktiboan aplikatzen dugu erantzukizun soziala. Zerbitzu publiko bat gara eta, zintzotasunez, kalitate gorena eskaintzen diegu erabiltzaileei. Enplegu bilaketan laguntzen diegu eta aktibatu egiten ditugu, lan munduan txertatu daitezen".
"Adeitasuna, gertutasuna, arreta pertsonalizatua eta talde lana. Hori da DEMA!".
"Foru Agentzian era malguan interpretatzen ditugu programak, ahal den neurrian kasu zehatz bakoitzera egokitzeko".
"Laguntza espezifikoa eta pertsona bakoitzaren beharretara egokitua eskaintzen dugu, ekintzaile bakoitza berdingabea izatea eragiten duten aldagai garrantzitsuenak kontuan hartuta".
"Pertsonentzat egiten dugu lan eta, hori ulertuta, modu aktiboan aplikatzen dugu erantzukizun soziala. Zerbitzu publiko bat gara eta, zintzotasunez, kalitate gorena eskaintzen diegu erabiltzaileei. Enplegu bilaketan laguntzen diegu eta aktibatu egiten ditugu, lan munduan txertatu daitezen".