Gure blog-a

Heldu da Sarekin Week 2020 Bizkaiko Ekintzailetzaren Astea!

sarekin week 2020

Eskura dago jada urriaren 26tik 30era egingo den egitasmo interesgarri honen programa osoa.

Bizkaiko ekintzaile guztientzat zabalik dagoen egitasmo honek topagune izan nahi du, gure lurraldean ekintzaileek eskura dituzten tresnak eta baliabideak bildu eta ezagutarazteko, baita alor honetako azken berriak eta joerak azaltzeko ere.

Programazio zabala

Gune interaktibo eta nagusiki birtuala izango da, irekitze batzar batekin hasiko dena, urriaren 26an, Euskalduna Jauregian, streaming bidez ere emango dena. Hizlari esanguratsuek hartuko dute hitza: Teresa Laespada (Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Diputatua), Albert Medrán (Espainia Nazio Ekintzailerako Goi Mandatariaren zuzendari nagusia), Patricia Gutiérrez (La Gilda del Norteko lehendakari exekutiboa), Cristóbal Colón (La Fagedako sortzailea) eta Pilar Jericó (Be-UPko lehendakari exekutiboa).

Astearen gainerako egunak jarduera birtualez josiak egongo dira: hitzaldiak, tailerrak, mahai inguruak, tertuliak…zine-forum bat barne. 60 hizlari baino gehiago igaroko dira SarekinWeek-etik, ekintzailetza aztertuko dutenak hainbat ertz eta alderditatik:  kultura ekintzailea, negozio ideia sortzea, enpresa proiektua garatzea, enpresa sortzea, finantzaketa… Den-dena zuri laguntzeko zure ekintzailetza prozesuan.

Biltzarra

Sarekin Week 2020ren inaugurazio jardunaldia, urriaren 26an, goizeko 10:00etan hasiko da, Euskalduna Jauregian egingo den aurrez aurreko biltzar batekin. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da (sarekinweek.eus).

Kongresuaren irekiera instituzionala Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko foru diputatuak eta Albert Medrán (Espainia Nazio Ekintzailerako Goi Mandatariaren zuzendari nagusiak egingo dute, eta ondoren, lehen mailako hizlariak izango dira, Cristobal Colón eta Patricia Gutierrez, besteak beste, enpresaren eta ekintzailetzaren munduari buruz duten ikuspegiaz arituko dira. Beren esperientziak azalduko dizkigute eta haietatik ikasiko dugu. Are gehiago, pentsaera aldatzeko modua ere izango dugu, arrakastaz ekiteko zalantzaz beteriko garai hauei, Pilar Jericok proposatu bezala. Jardunaldian parte hartu nahi izanez gero (modu presentzialean* edo streaming bidez), izena eman behar da.

 

nuevo congreso T baja

*Biltzarraren edukiera presentziala mugatuta egongo da, Covid-19 segurtasun protokoloa betetzeko.

Hitzaldiak, tailerrak, eta abar

Astean zehar, ekintzailetza prozesuaren fase guztiak aztertuko ditugu, kultura ekintzailearekiko sentsibilizaziotik enpresa baten sendotzeraino, finantzaketa, enpresa proiektuen garapena eta enpresak martxan jartzea bezalako gai interesgarrietatik igarota.

Beren alorrean adituak diren pertsonek gidatutako jarduera sail baten bidez, ekintzaileen gaur egungo premiei erantzungo zaie.

Denetarik aurkituko dugu: hitzaldiak, mahai inguruak, askotariko gaiak jorratuko dituzten tailerrak, baita film baten proiekzioa eta zine-forum bat ere, Santiago Requejo zuzendariaren eta Ramon Barea aktorearen eskutik, zeintzuek gogoraraziko diguten ekintzailetza aukera egokia dela beti, adina gorabehera.

Ekitaldi guztiak formatu birtualean izango dira. Aukera ezin hobea, adituen hitzak entzuteko zure etxetik.

Eman izena! Ez galdu aukera!

 

1 to 1 aholkularitza pertsonalizatua

Hori gutxi balitz bezala, aukera izango duzu kontsulta pertsonalak egiteko ekintzailetza arloko eragileei. Bideodei pribatu bidez erantzungo dizute.

Sarekin Week-ek harremanetan jarri nahi ditu esperientzia eta izaera ekintzailea.

Beste berrikuntza batzuen artean, Sarekin Week 2020 I. Ekintzailetza Astearen edizio birtualak aukera emango du bilerak adosteko Sarekin sareko erakundeetako adituekin, aholkuak jaso ditzazun zalantzak sortzen dizkizuten gaietan.

Ekintzailetzan, sarritan zalantzak sortzen dira hainbat gairi buruz, aurreikusten zail direnak, eta argitu egin behar dira. Zure kasua bada, zalantzarik argitu nahi baduzu, Sarekin Week-ek lagundu egingo dizu.

Nahikoa duzu sarekinweek.eus/aholkularitza-n sartzea, tematika eremua eta zer erakunderekin harremanetan jarri nahi duzun hautatzea, eta ondoen datorkizun eguna eta ordua zehaztea. Behin erreserba eskatuta, berrespena jasoko duzu email bidez, eta kito! Unea iristean, bideodei baten bidez konektatuko zara zure aholkulari pertsonalarekin.

Anima zaitez! Aste osoan erabili ahal izango den doako zerbitzu bat izango da. Baina, gogoratu, gerta liteke plazarik ez egotea, eta komeni zaizu zure hitzordua lehenbailehen egitea. Hemen egin dezakezu.

 

asesoria baja

Networking birtuala

Eta zerbait gehiagoren bila bazabiltza, networking birtualeko jarduera berri batean parte hartu ahal izango duzu: Matchmaking-a. Sar zaitez web orrian eta ikusiko duzu zertan datzan. Zure kontaktuen sarea zabalduko duzu berehala eta zure konexio profesionalak biderkatuko dituzu.

BBKbizkaia.network-ek, Sarekin Sareari atxikitako erakunde gisa, topagune birtual bat sortu du ekintzailetzaren astean parte hartuko duten lagunentzat.  Izena emanez, astean zehar aurkitzea espero dituzun aukerak argitaratu ahal izango dituzu,eta gainerako parte hartzaileak eta haien interesak ezagutu.

Matchmaking-a baliabide guztiz eraginkorra da harremanetan jartzeko zure negozioari bultzada ematen lagunduko dizuten ekintzaileekin, erakundeekin, start-up-ekin, enpresekin, ETEekin eta autonomoekin.

Anima zaitez! Sarekin Week-ek non eta noiz esango dizu. Zuk izena eman besterik ez duzu egin behar. Zain duzu Bizkaiko komunitate ekintzailea.  Ez hutsik egin!

 

 

Sarekin Week egitasmoa finantzatzen du Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta antolatzen du DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak, Sarekin osatzen duten erakundeen laguntzaz.

Sar zaitez sarekinweek.eus webgunean eta ez ahaztu izena emateaz. Jarduera guztiak doakoak dira eta online jarrai ditzakezu.

Zure zain gaude!