Gure blog-a

TALDEKA: ekintzailetzarantz gu bidelagun

Bihar amaituko da enpresa bat sortzen laguntzen dizun doako programa horretako lau deialdietako batean izena emateko epea.

Ekintzaile izateko erabakia hartu baduzu, baina ez badaukazu argi hori nola egin, DEMAren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren Taldeka-Ekintzailetza Taldeak programak lagun zaitzake. Programaren bidez oinarrian elkarlana duen prestakuntza eta laguntza emango zaizkizi. Horren xedea negozio bat sortzeko ideiak agertaraztea da, eta negozioa martxan jartzeko 7.000 euro eurorainoko diru-laguntza jasoko duzu.

Zer da Taldeka ekintzailetza taldea?

Taldeka bat langabezian dauden, edo haien egungo lana hobetu eta profil ekintzailea izan nahi duen pertsona talde heterogeneo batek osatzen du; pertsona horiek daukaten langabezia egoerari irtenbide bat bilatzeko haien enpresa propioa sortzeko aukera aztertzen dute.

Taldeka bakoitzak 20 parte hartzaile inguru dauzka; astean 4 egunetan, 4 orduko saioetan taldeak eratzeko sinergiak sortuko dituzte, eta negozio komun bat sortzeko ideiak garatzen joango dira. Azkenean, sinergia eta ideia horiek haientzako eta hirugarren batzuentzako lana sortzeko enpresa berrietan erabiliko dira. Taldeka bakoitzaren eguneroko lana kualifikazio handia duen koordinatzaile batek zuzenduko du. Koordinatzaileak, taldeko coaching tekniken bidez, taldea dinamizatzeko lana egingo du.

Taldeka-Ekintzailetza Taldeak ezin da ulertu osatzen duten pertsonen arteko elkarlana eta parte hartzea kontzeptuei lotu gabe. Hori dela eta, programaren xedeak lortzeko elkarlanean eta parte hartzean oinarritutako lan-metodologia aplikatuko da. Guztiok elkarri lagun diezaiokegulako!

Leku mugatuak dauzkaten lau deialdi

Ezbairik gabe, Taldeka bizi duzun langabezia egoerari aurre giteko aukera berritzailea izan daiteke, eta guk, DEMA-Enpresa Garapenak, motibatu egin nahi zaitugu, eta zure ekintzailetza xederako bidelagun izan nahi dugu. Eskualde hauetan dauzkagun eta zabalik dauden lau deialdietan ekintzaile izaten erakutsiko dizugu!

  • LEIOA – URIBE-KOSTA – GETXO I. deialdia
  • MUNGIALDEA-TXORIERRI I. deialdia
  • EZKERRALDEA – MEATZALDEA I. deialdia
  • BILBO I. deialdia

Taldeka ekintzailetza talde bakoitza osatzen duten taldeek 2016ko ekainaren amaieratik azaroaren amaierara arte egingo dituzte jarduerak.

Programaren edukia eta metodologia


Taldeka-Ekintzailetza Taldeak programa 3 fasez osatuta egongo da:

Lehenengo fasean (gutxi gorabehera hilabete eta erdi iraungo du) bakoitzaren gaitasunak lantzea ahalbidetuko duen pertsonen portaeraren analisian eta coachingean oinarritutako metodologia zehatza aplikatuko da. Horri esker, parte hartzaileak ekintzailetzaren aldeko egoera egokirantz zuzenduko dira.

Bigarren fasearen (2 hilabete eta erdi gutxi gorabehera) helburua negozio-ideiak sortzea eta ideia horien bideragarritsasuna taldean eztabaidatzea da. Horrela, elkarlana eta parte hartzaile bakoitzaren kontaktu-sareak partekatu nahi dira, baita bakoitzak sektore jakinetan dauzkan ezagutzak partekatu ere, negozio-plan bat garatzeko.

Azkenean, parte hartzaileek hirugarren faseari ekingo diote: martxan jartzea, eta hobekuntza ahalik eta onena bermatzeko 12 hilabetez jarraipena egingo zaie. Fase horretan, 5.000 eurorainoko laguntza ekonomikoaren bidez negozioa martxan jartzen lagunduko zaie, era 2.000 euroraino emango zaizkie kanpoko aholkularitza zehatzerako, jarraipenean egindako diagnostikoa dela eta.

Taldeka programa zuretzat da baldin eta…

  • Adin nagusikoa bazara
  • Parte hartzen duten eskualdeetako udalerrietan erroldatuta bazaude edo bertan egoitza badaukazu
  • Lanbiden-Euskal Enplegu Zerbitzuanizena emanda dagoen langabetua bazara edo enplegua hobetu nahi baduzu

Hortaz, baldintzak betetzen badituzu eta ekintzailetza talde horietako batean parte hartu nahi baduzu hemen izena eman dezakezu. Epea bihar arte baino ez dago zabalik!

Informazio gehiago: www.dema.eus edo 944 189 055.