Gure blog-a

Taldeka Senior y Taldeka Getxo: al día en LinkedIn

Taldeka Ekintzailetza Taldeak abian jartzea izan da DEMAren proiektu anbiziotsuenetako bat bukatzear dagoen 2016. urte honetarako. Lehen sei lan hilabeteen ondoren, poz izugarria ematen du ikusteak programa egoki doala aurrera eta taldeak, maila pertsonalean nahiz profesionalean, bikainak direla, baina batik bat handitu egiten du 2017. urtean ekintzailetzaren alde lan egiten jarraitzeko gogoa.

Joan den astean, Taldeka Senior eta Taldeka Getxo taldeek izan zuten LinkedIn sareari buruzko eskola bikain banatan parte hartzeko aukera. Izan ere, ekiteko asmoa duen inork ez luke sare profesional hori bazterrean utzi behar, munduko sare handiena baita, 450 milioi erabiltzaile baino gehiagorekin. Harreman profesionaletara eta merkataritza harremanetara zuzendutako sare sozial hori guztiz egokia da gure etorkizuneko ekintzaileen muina eta helburuak bultzatzeko; izan ere, pertsonak, enplegua, enpresa eta negozioa biltzen ditu LinkedIn sareak; networking eta sustapena…, eta neurri handi batean, horiexetan oinarritzen dira Taldeka programak ere.

Inge Sáez eta Taldeka programak osatzen dituzten pertsonak, talde bikaina

Enplegua eta Ekintzailetza bultzatzeko Foru Agentziak LinkedIn eskola hauek prestatu zituenean, gure helburua zen alor horretan profesionala den norbaitek taldeetan azaltzea sare horrek zer-nolako ahalmena eta aukerak eskain diezazkiekeen berenak bezalako profilei. Ingek, ordea, gainditu egin zituen espektatibak. Garbi gera dadila, hori ez diogula guk, Taldeka programetan parte hartzen dutenek diotela!

“Egun horretan ez nuen joaterik izan, baina lagunek esan didate oso interesgarria izan zela. Ingeren e-booka irakurri dut, eta ez nekizkien LinkedIn-eko gauza asko aurkitu ditut, hainbat baliabideri buruz: hala nola gomendioak nola eskatu, bezero eta enplegatzaile posibleekin harremanetan jartzea, eta eduki interesgarriak sortzea. Informazio hau erabiliko dut, nire profila hobetzeko eta ikusgarriagoa egiteko”.

Laura

“Jada banuen profila LinkedInen eta lehendik ikastaroren bat egina nuen. Hala ere, DEMAko klasean, ez nekizkien gauza asko ikasi ditut LinkedIni buruz. Berrikusi eta aldatu egin dut nire aurreko profila; jasotako aholkuei esker, harremanetarako beste sare bat sortzea erabaki dut, aurrekoaren desberdina; eta konfiantza eta segurtasun handiagoa dut sare hau erabiltzeko orduan. Ingek erakutsi dit nolakoa den egiazki tresna hau, zentzuz eta estrategia batekin erabiltzen. Gainera, laguntzeko prest dagoen pertsona bat da, argia bere azalpenetan eta motibatzen dakiena. Guztiz gogobete nau modulu honek”.   

Eva M. Fernández

“Oso iritzi positiboa dut LinkedIni buruz eta DEMA Taldeka programan jasotako klaseari buruz. LinkedIn mundura zabalik dagoen leiho bat da, profesionalekin eta enpresekin bizkor eta eroso konektatzeko modua ematen duena. Niri buruzko iritzi profesionalaren laburpen bat jasotzen du”.

Pedro Mª Gonzalez

Ahaleginaren eta jarraikitasunaren adibide ezin hobea da Inge Sáez Díaz de Sarralde, bere burua egin du eta baikortasun laudagarriarekin gainditu ditu bere lanbidean hasi zenetik aurrean izan dituen eragozpenak. Hasiera-hasieratik lortu zuen eskoletan hori parte hartzaileei helaraztea eta konfiantza sorraraztea: funtsezkoa LinkedIn sarean saltzeko, “automarketeatzeko” eta lan egiteko orduan… ikusiko dugu zergatik.

Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua da Inge eta eskarmentu handia du salmentetan. Pasio handia du bere lanarekiko eta enpresariei eta ekintzaileei laguntzen die komunikazio beharretan. Gainera, argitaratu berri du LinkedIn: tu marca profesional e-booka.

Marka pertsonalari, marketin estrategiari eta LinkedIn sareari buruz

Funtsezkoa da Taldeka programetako kideek norberaren eta enpresaren marka eta marketin alorretan oinarrizko ezagutzak berenganatzea programan parte hartzen duten hilabeteetan zehar. Ingeren eskutik, horrekin loturiko ezagutzak ikasi ahal izan zituzten berak sortutako metodo baten bidez: Raiz metodoa. Zuhaitz bat sustrairik gabe bizi ezin den bezalaxe, enpresa bat edo marka pertsonal bat ezin da bizi –ondo bizi ez bederen- oinarri estrategikoa definitu gabe: negozioaren funtsezko galderak eta erantzunak. “Nor naiz?” edo “Zein da nire balio proposamen bakarra?” bezalako funtsezko galderek erantzuna behar dute zuhaitzak fruituak eman ditzan lortzeko, marka pertsonalaren edo enpresaren helburuak betetzeko. Enborra da estrategia, gidaria, marketin ekintzen bidez jakinaraziko den marketin mezua. Ekintza horietako bat da Linkedln, adarretako bat.

Eta zu zertarako egon LinkedIn sarean?

Jendearen % 80k ez daki LinkedIn sarean zer egiten duen, aldez aurretik ez baitu bere oinarri estrategikoa zehaztu. % 80 hori adarretan dabil, sustraia zaindu eta landu gabe; txarteldegi gisa erabiltzen du LinkedIn. Horrelaxe azaldu zien Inge Saezek Ekintzailetza Taldeei marketin estrategia izateak zenbateko garrantzia duen, beren ekintza guztietarako gida izango baita.

Gainera, azpimarratu zuen paradigma aldaketa gertatzen ari dela merkataritza munduan eta hari kasu gutxi egiten ari zaiola: “Salmenta metodo zaharrak erabiltzen ari gara aro berrian”. Adierazi zuen 2008. urtean hasi zen krisi ekonomikoak konfiantza krisi handia ere eragin zuela marketinari eta salmentei dagokienean, eta Taldekako parte hartzaileei eskatu zien oso kontuan izateko hartzaileen konfiantza lortzen badute ia guztia lortua izango dutela.

DEMAren “Taldeka, Ekintzailetza Taldeak” programan, parte hartzaileen konfiantza ere lantzen da ahal diren norabide guztietan. Taldekak sentsibilizatu egin nahi ditu hartan parte hartzen duten pertsona langabeak, motibatu eta ekintzailetzara bultzatu, negozio ideiak sor daitezen sustatuz. Lankidetza eta elkarlana bezalako alderdiak, eta pertsona horien artean sinergiak sortzea funtsezkoak dira azken helburua lortzeko: negozio ideiak elkarlanean garatzea, azkenik enpresa berriak eratzeko eta enpresa horietan beren eta hirugarren pertsonen enpleguak sortu ahal izateko. DEMAn uste dugu LinkedIn bezalako tresnetan sakontzea laguntza handia izan daitekeela ahalegin horretan.

Adituak Taldeka programetako parte hartzaileei iradoki die beren web orria edo beren bloga balitz bezala

planteatzeko LinkedIn sarea, eta ez CV digitalizatua balitz bezala, eta horretan oinarrituta lantzeko sareko funtsezko 3 adarrak: profila, kontaktuak eta edukia, baina betiere estrategiatik ez desbideratzeko ahaleginak eginez, horixe izango baita oinarrizko helburuak lortzeko bide zuzena. LinkedIn sarean alferrik kopiatuko ditugu beste enpresa batzuen ekintzak geure negozioari aplikatzeko, haien arrazoiak ez baititugu ezagutzen: nola hazi erakutsi dieten sustraiak ez ditugu ezagutzen.

LinkedIn sareak zergatik eta nola lagun diezazuke zure negozioan?

Social Selling da galdera honen erantzuna: “LinkedIn sarean ezin duzu saldu, baina hura ez baduzu erabiltzen ezin izango duzu saldu”. Ingek esan nahi du buruarekin erabili behar dela, jakina! Urrundu egin behar dugu salmenta eredu zaharretatik, haietan konfiantzak prozesu osoaren % 10 besterik ez baitzuen hartzen. Taldeka programetako parte hartzaileei jakinarazi die salmenta eredu berri bat sortu eta azaleratu dela eraldakuntza digitalarekin eta sare sozialekin. Hartan, ahaleginen % 85 konfiantza sortzeko egin behar dira, % 10 aurkezteko eta % 5 besterik ez salmenta bat ixteko, zeure bezero izan daitekeenak zuregan konfiantza baldin batu bera bakarrik etorriko baita hori.

Profil optimizatu baten ondoren, lehen aipatu dugun LinkedIn sarean sorturiko elkarrizketa hori da Social Selling hau. Jardunaldietan zehar, adituak Taldeka programetako parte hartzaileei azaldu die optimizazio hori nola lortu, eragin handiko profila nola lortu. Ohartarazi zuen gomendioek garrantzi handia dutela konfiantza sortzeko. Bai… berriro ere konfiantza plazara!, konfiantza geureganatzeko, oinarrizkoa baita sare profesionalerako egokia izango den profileko argazkia izatea: Ekintzailetza Taldeetako parte hartzaileei esan die ahanzteko maskotak, hondartzan egindako argazkiak eta lehen-lehen planoak. Begien bistakoa eta guztiz ohikoa… “Argazkia duen profil bat, halakorik ez duena baino 15 aldiz gehiago ikusten da”, adierazi du.

Laburpena da LinkedIn sareko profileko beste ataletako bat. Ingek garrantzi handia ematen dio horri; izan ere, hura prestatzerakoan bezeroarengan ere pentsatzen bada, geure buruaz bakarrik hitz egin beharrean, lan asko izango dugu aurreratua…

Baina batik bat, garrantzi handia ematen dio LinkedIn sarean geure bizitzan bezalaxe jarduteari, zapaldu gabe. Denborak errespetatuz, distantziak mantenduz… koherentziarekin, “LinkedInen ere -dio- harriturik uztea hobe baita desilusionatzea baino”.

Badakigu Taldeka Senior eta Taldeka Getxo taldeetako kide bakoitzak praktikan jarriko duela jardunaldian ikasitako guztia. Garbi daukagu ez zaizkiela falta LinkedIn sarean eragin handiko profil bat lortzeko jarrera eta gogoa… eta zelatan jarraituko dugu haien lorpenak erakutsi ahal izateko!