Gure blog-a

79 negozio-ideiatik gora ‘Enpresari’ LHko ekintzailetza-programaren azken fasean

  • Ia 800 enpresa-proiektu sortu dira 2001etik hona, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailaren menpeko DEMA foru-agentziak sustatutako programan.
  • ‘Enpresari’ programa lanbide heziketako zentroekin lankidetzan garatzen da.

Bilbo, 2019ko azaroaren 14a. Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailaren menpeko DEMA Enpresa Garapenerako Agentziak 79 proiektu hautatu ditu, aurtengo ‘Enpresari’ programaren azken fasean garatzeko.

 

‘Enpresari’ programa urtero egiten da, eta haren xedea da gure Lurraldeko lanbide-heziketaren arloan kultura ekintzailea sustatzea.

Lehiaketaren aurtengo deialdian 168 negozio-ideiatik gora aurkeztu dira, eta lanbide-heziketako 465 ikaslek egin dute ideia horien defentsa. Ideia horietatik guztietatik, 79 hautatu dira (229 ikasle) –ia % 50– enpresa-proiektuak egiteko faserako. Fase hori urtearen lehen seihilabetekoan amaituko da, non amaitutako proiektuak aurkeztu beharko diren.

DEMAk aholkularitza-talde bat jartzen du prestakuntza-zentroen eta ikasleen esku, proiektu bakoitzean tutoretza eta orientazioa eskaintzeko eta proiektu bakoitzaren jarraipena egiteko.

2001. urtetik hona, ‘Enpresari’ programan guztira 793 proiektu (2.126 pertsona baino gehiago inplikatuta)- kudeatu dira programaren azken faseetan.

Lehiaketaren azken urratsa da proiektuak aurkeztu eta defendatzea eta, ondoren, diplomak eta sariak banatzea. Deialdi honetan, 1.500 € emango zaizkio lehen saria lortzen duen proiektuari, 1.200 € bigarrenari, 1.000 € hirugarrenari eta 500 € laugarren postutik hamargarrenera geratzen direnei. Proiektuaz gainera, beste alderdi batzuk ere baloratuko dira, hala nola enpresa-espiritua eta enpresa-mundura bideratutako gaitasunen garapena.

Gaur, Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko diputatuak aukeratutako 79 proiektuen egile diren ikasleekin eta irakasleekin eginiko topaketan parte hartu du, eta gogorarazi die ‘Enpresari’ programaren barruan eginiko proiektu hauek lortu dutela enpresa bihurtzea: Diluz, Emilio Campuzano zentrokoa; Auspola, Peñascal Fundazioaren arotzeria metalikoa; DDS Durangoko informatika, eta Tartangako Megasound.

Teresa Laespada diputatuak adierazi die azken fasera heldu direla gauza berriak sortzeko gai izan direlako. Ideiak irudikatu eta proiektu batean islatzeko gai izan badira, errealitate bihurtu daitezkeela. Denbora gutxi edo asko behar izan dezaketela, eta, agian, sarritan egin beharko dutela ahalegina. Baina ez izateko zalantzarik, egiteko gaitasuna dutela.

Halaber, DEMAko zuzendari berriak, Marivi Riol Rojo-k, programa hau hasieratik ezagutzea nahi izan du elkarrizketa batzuetara gerturatuz eta bere mirespena azaldu du bai kalitatean zein aniztasunean.

“Ekintza-dibertsitate zabala, duzuen sormen ahalmenaren erakusle”., Marivi Riol Rojo