DEMA

30. Urteurrena

2019ko ekainaren 10ean DEMAren 30. urteurrena ospatu genuen, beste hamarkada bat betetzen dugun bakoitzean egin izan dugun bezala.

Ekitaldia Guggenheim Bilbao Museoaren Atrioan ospatu zen. Bertan, DEMAk hiru hamarkada hauetan egindako lana eta lortutako emaitzak nabarmendu eta balioetsi nahi izan ziren, Bizkaiko pertsonen enplegua eta ekintzailetza sustatuz eta DEMAren izateko arrazoia, ibilbidea eta bilakaera ezagutaraziz.

Bertaratutakoei ongietorria egin eta Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak irekiera instituzionala egin ondoren, “BIZKAIKO ENPLEGUA: 1989 vs 2019” gaiari buruzko solasaldia hasi zen Rafael Iturriaga, DEMAren sorrera bultzatu zuen diputatua, eta Teresa Laespada, DEMAko buru den egungo diputatua, hizlari zirela.

Solasaldiaren ondoren, aintzatespen-sariak eman zitzaizkien, alde batetik, Auspola Coop. enpresari antzinatasunaren, sendotzearen eta hazkundearen kategorian, eta, bestetik, Main Loop enpresari startup berritzaile gisa.

Koktelean, “DEMA – 30 urteko historia” erakusketa bisitatu zuten bertaratutakoek. Bertan, denbora guzti honetako mugarri nagusiak eta irudi adierazgarrienak islatu ziren.

Horretaz gain, oroimenezko liburu bat aurkeztu genuen, DEMAren ibilbideko eta programetako irudiak bilduz. . 

Azkenik, HUECCOk akustikoan emandako kontzertuak amaiera eman zion ekitaldiari, non bertan izan baitziren enpleguaren eta ekintzailetzaren arloko Bizkaiko eragile eta erakundeak eta pertsona ekintzaileak.

Oroitzapenezko liburua

Galeria

Demaren 30. urteurrena prentsan

Zorionak Dema!
Especial 30 urte

El Nervión

Tres décadas de emprendimiento

El Correo

Alivio para una tierra en llamas

Deia

Dema celebra 30 años ...

El Nervión