Ekintzailetza sustatzeko Sarea

¿Zer da Sarekin?

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak DEMA Agentziaren bidez bultzatutako Ekintzailetza Sarea da, eta Bizkaiko ekintzailetzaren ekosistemako 100 erakunde eta agente baino gehiago biltzen ditu. Lankidetzaren aldeko konpromiso argia duen sarea da.

¿Zer eskeintzen du?

Sarekin sareak onura bikoitz bat dakar:

Ekintzaileentzat:

  • Urtero ekintzailetzaren SarekinDays astea egiten da; Bizkaian ekintzailetzari eskainitako urteko ekitaldirik handiena da.
  • Bizkaian ekiteko baliabideetara sartzeko aukera ematen duen sarekin.eus atarian laguntza erakundeekin eta haien profesionalekin zuzenean komunikatzeko kanal bat dago.
  •  Sarekin Lab plataformaren bidez, Sareko profesionalekin eta agenteekin konekta daiteke, balio erantsiko zerbitzuak eta ad hoc baliabideak jasotzeko.  

Sareko agenteentzat:

  • Erakundeak lankidetzan jarduten dira, komunitate tematikoak osatu eta aldizkako bilerak egiten dituzte, eta Sarekin sarean laguntzen dute. Sareko erakunde/agente guztiekin lankidetzan eta haien inplikazioarekin, ekintzaileentzat interesgarriak diren ekitaldiak eta jardunaldiak antolatzen dira, Bizkaiko ekintzailetzaren gaurkotasuna eta joerak ezagutzeko.

Nork osatzen dute Sarea?

DEMA Bizkaiko ekintzailetzari laguntzeko sareko kide aktiboa da, ekintzaileei eta haien proiektuei laguntzeko eta babesa emateko lan egiten duten 100 agente baino gehiagorekin batera.

Guztiak ezagutu nahi badituzu:

Zer arlotan eskaintzen du laguntza?

Sareko agenteek, 100 baino gehiago, ekintzailetza proiektu batek dituen fase guztiak betetzen dituzte, eta honako arlo hauetan laguntzen dute:

1. Ekintzailetzaren kultura

2. Enpresa proiektuak
3. Sorrera eta abian jartzea
4. Enpresen kontsolidazioa
5. Finantzaketa