Enpresentzako zerbitzuak

Enpresa baten ibilbidea oso gutxitan izaten da linealean. Ohikoena da denbora igaro ahala enpresek oso egoera desberdinak bizitzea, koiunturarengatik edo proiektuaren bilakaerari lotuta.

Lan esparru honetan, egoera horietakoren batean dauden pertsonei eta enpresei lagundu nahi die DEMAk, ibilbide hori bakarrik egin ez dezaten.

Hainbat aholkularitza zerbitzu dauzkagu, enpresa bizitzako kontsolidazio garaietan nahiz etapa berrietarako trantsizio aldietan (erretiroak, eskualdatzeak, salerosketak edo belaunaldi erreleboak) sortu daitezkeen prozesuetarako.

Zure enpresa egoera horietakoren batean badago, gure lan-ildoak ezagutzera gonbidatzen zaitugu, baita Dematik zure proiektuari egin diezaiokegun ekarpena ikustera ere.

ZER ZERBITZU ESKAINTZEN DIZKIEGU ENPRESEI?

Laguntza lehen edo bigarren urtean

ESKUTIK
Autoenplegu proiektuei eta enpresei laguntza jardueraren lehen edo bigarren urtean.

Lehiakortasuna hobetzea

HEGAN
Enpresak kontsolidatzeko laguntza, martxan zenbait urte daramatzatenean.

Enpresa-transmisioa langileei

EMPREST
Enpresako bertako langileek
eskura dezaten.

Enpresen transmisioa

NEGOZION
Abian dauden negozio bideragarrien jarduerari eusteko.

BALIABIDEAK

NegoziON

negozioen eskualdaketa