DEMA

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia

DEMA, NOR GARA?

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia da DEMA.

Enpleguaren eta ekintzailetzaren alde egiten dugu lan 1989tik, Bizkaian enplegu gehiago eta hobea sortzeko helburu nagusiarekin. Herritarrentzako eta herritarrekin enplegu- eta ekintzailetza-programak kudeatzen ditugu: baterako sorkuntza, parte-hartzea eta izaera kolaboratibo eta solidarioa dira gure programen zutabeak.

Enpleguko foru-estrategien esparruan egiten dugu lan, eta jarduera eta programa sorta zabala bultzatzen dugu Bizkaiko pertsonen zerbitzura.

Zer egiten dugu?

PROGRAMAK ETA ZERBITZUAK

Enplegua sustatzeko programak garatzen ditugu, pertsonak erdigunean jarriz eta haiei tresna egokiak emanez beren lan-helburuak defini ditzaten, bai eta haien gaitasun pertsonalak eta enplegagarritasuna hobetu ditzaten ere; hala, lana aurkitzeko aukerak areagotuz.

Gazteen artean kultura ekintzailea sustatzeko programak sustatzen ditugu, eta gizarte-ekintzailetza eta lankidetzakoa sustatzen ditugu, taldean.

Negozio-ideia garatzen eta abian jartzen laguntzen dugu, baita enpresak sortzen eta finkatzen ere.

Nola egiten dugu?

Egitekoa

Kalitatezko zerbitzu publikoaren izaerarekin egiten dugu lan, berritzailea eta herritarrei irekia, enplegu hobea eta berdinzaleagoa lortzeko eta hori sustatzen duen enpresa-ehuna babesteko.

Ikuspegia

Erreferentziazko foru-agentzia aintzatespena izan nahi dugu:

  • Bizkaitarrei beren enplegu- eta ekintzailetza-helburuak lortzen laguntzeagatik, haien integrazioa eta gizarte-kohesioa bultzatuz.
  • Kudeaketa aurreratutik lan egiten duen talde profesionala izateagatik, ilusioz eta gogobetetasunez betea.

Balioak

  • Kalitatea-Kudeaketa aurreratua
  • Herritarrentzako orientazioa
  • Iraunkortasuna eta inklusioa
  • Gardentasuna eta gobernu ona
  • Konpromiso publikoa/soziala
  • Gure giza taldearen garapenao
  • Malgutasuna eta moldagarritasuna
“DEMAra jotzen dutenei era pertsonalizatuan erantzuten saiatzen gara. Programen zuzendaria naizen aldetik, entzuten eta pertsona bakoitzari egokitutako konponbideak bilatzen saiatzen naiz”
Pilar Carranza, Programen zuzendaria
"DEMA esperientzia luzeko profesional-talde batek osatzen du, eta hainbat kolektibori programak eskaintzen dizkie, hala nola langabeei, 45 urtetik gorako pertsonei edo 45 urtetik gorako emakume zuzendariei, haien enplegagarritasuna sustatzeko"
Gloria Mugica Conde. Zuzendari Kudeatzailea
"Diziplina anitzeko taldea gara, gertukoa eta profesionala, eta gugana jotzen duten pertsonei laguntzeko konpromisoarekin lan egiten dugu, haien beharrak entzunez eta haiei erantzunez”
Mireia Aldazabal. Enplegu eta ekintzailetzako aholkularitza-teknikaria
"Gure laguntza jaso duten milaka bizkaitarrak dira gure erreferentzia. Enpleguranzko bidean lagundu diegu, haien lanbide edo enpresa proiektua errealitate bihurtuz"
Beatriz Morcillo. Zerbitzu Orokorren zuzendaria
"Berariazko metodologien bidez, ekintzailetzaren kontzeptua lanbide-heziketako eta unibertsitateko ikasleengana edo luzaroko langabeengana hurbiltzen dugu"
Joseba Etxebarria. Enplegu eta ekintzailetzako aholkularitza-teknikaria
"Pertsonentzat egiten dugu lan eta, hori ulertuta, modu aktiboan aplikatzen dugu erantzukizun soziala. Zerbitzu publiko bat gara eta, zintzotasunez, kalitate gorena eskaintzen diegu erabiltzaileei. Enplegu bilaketan laguntzen diegu eta aktibatu egiten ditugu, lan munduan txertatu daitezen"
Cristina Gómez. Enplegu eta ekintzailetzako aholkularitza-teknikaria
"Adeitasuna, gertutasuna, arreta personalizatua eta talde lana. Hori da DEMA!"
Esmeralda Villa. Administraria eta bezeroen arretarako arduraduna
"Foru Agentzian era malguan interpretatzen ditugu programak, ahal den neurrian kasu zehatz bakoitzera egokitzeko"
Beatriz Alejos. Finantzen eta Programen zuzendari
"Pertsona ekintzaile bakoitzari egokitutako laguntza espezifikoa eskaintzen dugu, bere proiektua ekintzailetza jasangarri eta inklusibora bideratuz"
Isabel Muela López. Zuzendariorde kudeatzailea
"Huts egiteko beldurrik gabe esan dezakegu DEMA erakunde publikoko proiektu finkatua dela, esperientzia handikoa eta lanarekin jarraitzeko borondatea duena, ahal bada hobetzen joanez"
Teresa Laespada, Enplegua. Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua.

GURE AKTIBORIK HANDIENA?

Zalantzarik gabe, agentziako langileok

Gure profesional-taldeak hainbat arlotako esperientzia dakar mahai gainera, bai eta ikuspuntu, ikuspegi eta trebetasun askotakoa ere, hainbat inguruabar eta gorabehera direla medio lan-munduan sartzeko edo aldatzeko prozesuan lagun egingo dien norbaiten beharra izan dezaketen pertsonei benetako aukerak eskaini ahal izateko.

GURE IBILBIDEA

DEMA zenbakitan

Urte guzti hauek askorako eman dute. Hazi egin gara, aldatu egin gara, erratu egin gara, ikasi egin dugu eta, are gehiago, gure existentzia hainbat aldiz birplanteatu dugu, betiere gertatu diren gizarte-aldaketetara egokitzen joateko asmoarekin. Egoerak aldatu egiten dira, eta pertsonak ere bai; beraz, DEMAk egoerak agintzen duen mailan jardun behar izan du une bakoitzean erantzun egokia eman ahal izateko.  

Gure historia. Bideoa