Programak eta zerbitzuak

Zer egiten dugu?

Sortu ginenetik, enpleguari eta enpresei laguntzeko ekimenak diseinatzen eta garatzen dihardugu DEMAn.

Gure helburua da Bizkaiko enpresa sarea bultzatzea, konponbideak jorratuz hainbat angelutatik. Horretarako, zerbitzu eta programa sorta zabal bat daukagu, eta, pertsonak beti erdigunean jarriz, lurraldeko lan, ekintzaile eta enpresa ekosistema mantentzen laguntzen dugu.

Hauek dira gure lan arloak:

erabiltzaileen testigantzak

"Hor daude, eta ideiak ematen dizkizute. Beren esperientziaren bidez, zure proiektua aberasten dute".
Cristian. Aholkularitza eta negozio plana DEMAn
"Anezkak lanbiderako tresnak ematen dizkizu, eta, gainera, emozionalki ere asko balio du, lana bilatzeko erabiltzen ari zaren energia guztia zentzu onean bideratzen baititu".
Ane Sánchez. Anezka programan parte hartu zuen
"Gure enpresa muntatzeko garaian DEMAk eman digun laguntzari esker, lokal bat lortu dugu Barakaldoko Elkartegian, oso baldintza onetan; gainera, Joseren eta Iraiaren kontratazioa kudeatu ditugu zenbait laguntzaren bidez, eta abian jartzeko primeran etorri zitzaigun laguntza ekonomiko bat jaso dugu."
Jon Santos, Enkotek enpresaren bazkide fundatzailea. Abian eta Eskutik Programetan parte hartu zuen
"DEMA aurkikuntza handia izan zen. Benetako coaching zerbitzu bat da. Ia terapia bat bezala".
Ana. Anezka programako parte hartzailea
"Anezkan beste pertsona batzuekin lan egiten duzu, elkarri laguntzen diezue, eta enplegua lortzeko indarra eta tresnak ateratzen dituzu."
Imanol Camblor. Anezka programan parte hartu zuen
"DEMAn, batez ere babesa espero nuen, negozio baten hasieran nire lekuan jartzeko gai izango ziren profesionalak, eta azkenean horixe aurkitu nuen. Une oro lagundu didate, batez ere orain; izan ere, hileroko bilerak primeran etortzen ari zaizkit, nik kontrolatzen ez ditudan zenbait alderdi hobetzeko."
Ainara Romero, La Presumida enpresaren jabea. Abian eta Eskutik Programetan parte hartu zuen
"Anezkan oso profil eta ibilbide desberdinak dituzten pertsonak ezagutzen dituzu, eta horixe da politena. Orduan, sinergia asko sortzen dira, eta langabezian egoteak eragindako lozorrotik esnatu egiten zara."
Minerva Rodríguez. Anezka programan parte hartu zuen
"Anezkari esker, neure burua hobeto ezagutu dut, orain badakit zer nahi dudan eta zer ez, eta garrantzitsua da horretan ere pentsatzea lan bat onartzeko orduan. Hala, egun batean 5 elkarrizketa izan nituen, 3 goizean eta 2 arratsaldean, eta aldi baterako lanak zirenez, horiek hartu beharrean, Anezkan jarraitzea aukeratu nuen. Nire ustez, Anezkak asko lagundu dit orain dudan lanpostua lortzen".
Nahia Landeta. Anezka programan parte hartu zuen
"Nire ustez, Laborlan programa mesedegarria da bai etorkizunean hautaketa prozesu bat egin beharko duten enpresentzat, bai langileentzat, gremio honetan ate bat ireki zaiela senti dezaten."
Felix Soleto. Autobuses Soleto, Laborlan Programan parte hartzen duen enpresa
"Laborlan asko interesatu zitzaigun, talentua ezagutzeko eta bultzatzeko aukera ematen duelako. Horrela, Endika ezagutu genuen, bi hilabetez gurekin lan egin zuen lanaldi erdian, eta oso pozik geratu ginen. Eta horregatik, orain gure taldeko kidea da."
Sergio Gallastegi. Laborlan Programan parte hartzen duen CodeContract enpresako gerentea
Previous slide
Next slide