Negozioa eskuratzea
Zertan datza NegoziON?
Programa honen bidez, ekintzaileek, negozio bat zerotik sortu aurretik, martxan dagoen negozio bat erosteko aukera azter dezaten sustatzen dugu.
Dema. Enplegu Foru Agentzia » Ekintzaile izan nahi dut » Negozioa eskuratzea
Ekintzaile izan nahi dut
Nori zuzenduta dago?
Bizkaiko lurralde historikoan erroldatutako pertsonei, negozio bati ekiten diotenei.
Zer eskaintzen du programak?
NegoziON programaren erakusleihoan argitaratzen diren eta eskualdatzen diren negozioen bilaketa antolatuak egiteko aukera.
Eskualdatzeko proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa aztertzeko laguntza teknikoa ematea ekintzaileari.
Eskualdatzen den negozioa teknikari inpartzialek balioestea, metodologia espezifikoa erabiliz.
Laguntza teknikoa eta bitartekaritza eskaintzea eskualdatze-prozesuan.
Baldintza guztiak beteta, Enpresa Ekimenei buruzko Foru Dekretuaren dirulaguntzak eskuratzeko laguntza ematea.
Nola funtzionatzen du?
Negozioa eskualdatu nahi duten pertsonek NegoziON proiektuaren erakusleiho birtualean erregistratuko dute negozioa, eta bertan argitaratuko da, ekintzaile potentzialek kontsulta dezaten.
Norbaitek erakusleiho birtualean sustatutako negozioetako batekiko interesa agertzen duenean, horri buruzko informazio gehiago eska dezake. Une horretan, DEMA harremanetan jarriko da harekin, eskatutako informazioa zabaltzeko, hura eskuratzeko aukerari buruz aholkuak emateko eta prozesuan laguntzeko.
Zer egin behar dut zerbitzu hau eskatzeko?
Bisitatu gure erakusleiho birtuala eta aukeratu eskualdatze prozesuan dauden zer negozio interesatzen zaizkizun.
Eska iezaguzu informazio gehiago fitxa bakoitzaren amaieran aurkituko duzun formularioaren bidez.
- Zurekin jarriko gara harremanetan.
Zein da izena emateko epea?
El programa permanece abierto durante todo el año.
NEGOZION Programa. 2023ko emaitzak
ESKUALDATZAILE ESKARIAK
ESKURATZAILE
KOPURUA
TRANSMITITUTAKO ENPRESAK
ENPRESAK TRANSMISIO PROZESUAN