Egindako ekitaldiak
EDUKIN TAULA
Dema. Enplegu Foru Agentzia » Dema » Dema ekitaldietan » Egindako ekitaldiak
Antolatzen ditugunak
Enplegu eta ekintzailetzaren inguruko ekitaldiak dira gure bereizgarria
Hainbat ekitaldi eta jardueratan parte hartzen dugu, gure zerbitzuak ezagutarazteko eta gure inguruko pertsonen eta enpresen eskura jartzen ditugun enplegu- eta ekintzailetza-programei buruzko informazioa emateko.
ENPRESARI PROGRAMAREN XX. URTEURRENA
Euskalduna Jauregia
2021
Bizkaiko lanbide-heziketako ikastetxeetako ikasleak enpresaren munduko benetako bizitzari begira prestatzeko pentsatua, Enpresari programak 2021ean 20 urteko ibilbidea bete zuen. Ibilbide horretan zehar, Bizkaiko lanbide-heziketako ikastetxeetako ikasleen eta irakasleen artean enpresa-ekintzailetzako kultura bultzatu du.
Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak eta Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak parte hartu zuten ekitaldian. Ohiko sari-banaketaz gain, ekitaldian Enpresarik 20 urte bete zituela ospatzeko bideo bat erakutsi zen eta ikusleek hainbat ikuskizun artistiko ikusi ahal izan zituzten.
DEMAREN XXX. URTEURRENA
Guggenheim Museoko Atrioa
2019ko ekainak 10
2019an, DEMAk 30. urteurrena ospatu zuen, hiru hamarkadako lana eta emaitzak balioetsi nahian, Bizkaiko pertsonen enplegua eta ekintzailetza sustatuz eta DEMAren izateko arrazoia, ibilbidea eta bilakaera ezagutaraziz.
Enpresei aintzatespen-sariak eman zitzaizkien, alde batetik, antzinatasunaren, sendotzearen eta hazkundearen kategorian, eta, bestetik, berritzaile kategorian. Bertaratutakoek “DEMA, 30 urteko historia” erakusketa bisitatu zuten. Bertan, denbora guzti honetako mugarri nagusiak eta irudi adierazgarrienak islatu ziren.
PRESTIK
Bizkaiko enplegu azoka
2021
Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak sustatu eta finantzatutako enplegu-azoka da Prestik, DEMAk antolatua. Etorkizun profesional bila ari diren pertsonen eta Bizkaian enpleguan inplikatutako eragileen arteko topalekua da.
Bost edizio egin dira urte hauetan: 2009, 2010, 2012, 2014, 2016 eta 2018. Horien helburu nagusia etorkizun profesionala landu nahi zuten bizkaitarrei laguntzea eta aukerak eskaintzea izan zen.
PRESTIK 2018
2018ko edizioak zifra handi samarrak utzi zizkigun, eta SAREKIN sareko Ekintzailetzaren Aretoko azokaren barruan egungo Sarekin Week ospatzeko aukera izan genuen.
7.500 parte-hartzaile baino gehiago
4.000 izen-emate baino gehiago hitzaldi eta tailerretan
3.000 hautagai baino gehiagoren CVak jaso genituen
Parte hartzen dugunak
Foroak, jardunaldiak, biltzarrak eta gehiago,
herritarrengana eta enpresengana hurbiltzeko aukera ematen digutenak, gure zerbitzuak eta programak ezagut ditzaten, eta, aldi berean, inguruko beste erakunde eta eragile batzuk ezagutu eta haiekin harremanak ehundu ditzagun
2023
“WORKINN” ENPLEGU FOROA
Antolatzailea: Bilbao Exhibition Center
MERKALAN – LANBIDEREN ENPLEGU ETA PRESTAKUNTZA AZOKA
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saila eta Lanbide
PORTU EMPRENDE
Antolatzailea: Portugaleteko Udala
UPV-EHU-KO ENPLEGU FOROA
Antolatzailea: UPV-EHU
DEUSTUKO UNIBERTSITATEAREN XIX. ENPLEGU ETA EKINTZAILETZA FOROA
Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea
CRASH IKASLEAREN TOKIKO AZOKA
Antolatzailea: Gazteria Portugalete
2022
“WORKINN” ENPLEGU FOROA
Antolatzailea: Bilbao Exhibition Center
MERKALAN – LANBIDEREN ENPLEGU ETA PRESTAKUNTZA AZOKA
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saila eta Lanbide
UPV-EHU-KO ENPLEGU FOROA
Antolatzailea: UPV-EHU
DEUSTUKO UNIBERTSITATEAREN ENPLEGU ETA EKINTZAILETZA FOROA
Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea
GIVE PROIEKTUA-GOVERNNANCE FOR INCLUSIVE VOCATIONAL EXCELLENCE (2020-24)
Antolatzailea: San Viator LHko zentroa (Europar Batasuneko Erasmus+ Programaren laguntzarekin finantzatua)
2021
“WORKINN” ENPLEGU FOROA
Antolatzailea: Bilbao Exhibition Center
MERKALAN – LANBIDEREN ENPLEGU ETA PRESTAKUNTZA AZOKA
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saila eta Lanbide
DEUSTUKO UNIBERTSITATEAREN ENPLEGU ETA EKINTZAILETZA FOROA
Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea
2020
UPV-EHU-KO ENPLEGU FOROA
Antolatzailea: UPV-EHU
BILBAO BISCAY STARTUP CAMPUS BBSC
Antolatzailea: Startup Campus y la Universidad del País Vasco (UPV/EHU)
2019
UPV-EHU-KO ENPLEGU FOROA
Antolatzailea: UPV-EHU
SOPELA BUSINESS MARKET, EKINTZAILETZA ETA INBERTSIO FOROA
Antolatzailea: Sopelako Udala
“WORKINN” ENPLEGU FOROA
Antolatzailea: Bilbao Exhibition Center
DEUSTUKO UNIBERTSITATEAREN ENPLEGU ETA EKINTZAILETZA FOROA
Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea
2018
“WORKINN” ENPLEGU FOROA
Antolatzailea: AFM Cluster y Bilbao Exhibition Center
DEUSTUKO UNIBERTSITATEAREN ENPLEGU ETA EKINTZAILETZA FOROA
Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea
KIROLAZ BIZIZ, BIZKAIA KIROLA TRAINING DAY
Antolatzailea: UPV-EHU
2017
“WORKINN” ENPLEGU FOROA
Antolatzailea: Bilbao Exhibition Center
DEUSTUKO UNIBERTSITATEAREN ENPLEGU ETA EKINTZAILETZA FOROA
Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea
KIROLAZ BIZIZ, BIZKAIA KIROLA TRAINING DAY
Antolatzailea: UPV-EHU