Ikasleentzako tailerrak

Zer dira?

ENPRESARI tailerrak dira Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan ikasleei euskaraz edo gaztelaniaz irakastorduetan ematen zaizkien jardunaldiak.

EKINTZAILETZA KULTURA

Enpresari programa

Programa hau Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzarekin garatu eta finantzatzen da.

Zertan dautza?

Tailerretan euren enpresa abian jarri duten ekintzaileen testigantza zuzena eskaintzen da, eta prozesu hori nolakoa izan den azaltzen dute: ideia sortzetik enpresa abian jarri arte, gainditu behar izan dituzten zailtasunak eta enpresan bertan lan egiteak ekarriko dizkien gogobetetzeak nabarmenduz.

Eskuinean aurkezten dugun koadroan ikasleentzako tailerretako ekintzaile-laguntzaileak ikus daitezke.

Nori zuzentzen zaizkie?

Tailerrak erdi eta goi mailako zikloetako Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleei zuzenduta daude.

Noiz ematen dira?

Eskola-orduetan, euskaraz edo gaztelaniaz.

Zenbat irauten dute?

Ordu 1 eta 2 artean, tailerraren arabera.

Zeinek eska dezake?

Erdi-mailako eta/edo goi-mailako heziketa-zikloak ematen dituzten Bizkaiko ikastetxe publiko eta pribatu guztiek.

Nola eska daiteke?

Dagokion INPRIMAKIA betez, tailerraren modalitatearen arabera

Zeintzuk dira tailerrak?

ENPRESA-EKINTZAILETZARA HURBILTZEKO HITZALDI-TAILERRA:

“Deskribatu zeure ideia”, negozio-ideiaz eta ideia hori behar bezala deskribatzeko funtsezko alderdiez ari garela.

Helburua: parte hartzen duten ikasleei ekintzailetzaren bidea lan-merkatuan txertatzeko aukera bideragarri gisa aurkeztea, nahiz eta zailtasunak izan.

Iraupena: 60 min. (horietatik 30 min. ekintzailearen testigantza)

Zer behar da tailer hau egiteko?

  • Eskabidea bete.
  • Bozgorailudun proiektorea.
  • Hitzaldi-tailerra emateko gela (zenbait gelatako ikasleak elkartzea gomendatzen da, 60 gehienez).

ENPRESA-IDEIAK LANTZEKO TAILERRA ESKATU

1. ENPRESA-EKINTZAILETZAKO TAILERRAK: Sarrerako tailerra edo merkatu azterketa, norberaren konturako lanak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko, autoenplegurako joera dagoen ala ez alde batera utzita. Helburuak:
  • parte hartzen duten ikasleei ekintzailetzaren bidea lan-merkatuan txertatzeko aukera bideragarri gisa aurkeztea, nahiz eta zailtasunak izan.
  • Ideiak aztertzeko bidea arakatzea; merkatu-azterketak analisia egiteko duen garrantzia.
Iraupena: 90 min. (horietatik 30 min. ekintzailearen testigantza) Zer behar da tailer hau egiteko?
  • Eskabidea bete.
  • Bozgorailudun proiektorea.
  • Bertaratuentzako gela (gutxienez 15, gehienez 30)

ENPRESA-EKINTZAILETZAKO TAILERRA ESKATZEA

2. ENPRESA IDEIAK SAKONTZEKO TAILERRAK: Negozio-ideia bat aukeratu eta horretan sakondu nahi dutenentzat. Helburuak:
  • aukeratutako ideien profila egitea eta aurrez ebaluatzea, informazio-iturri eskuragarriak, sektorea eta merkatua, bezero eta lehiakide potentzialak eta abar identifikatuz.
  • ideia bat enpresa bihurtzea eragin dezaketen gakoak kontuan hartzea.
Iraupena: Ordu 1/2 bitartean, ideia/talde kopuruaren arabera (horietatik 30 minutu ekintzailearen lekukotzarako) Zer behar da tailer hau egiteko?
  • Eskabidea bete.
  • Taldeka lan egiteko gela
  • Bozgorailudun proiektorea.

ENPRESA IDEIAK SAKONTZEKO TAILERRAK