Prestakuntza eta enplegurako programa mistoak
LABORLAN Programa
Laborlan prestakuntza eta enplegurako programa misto bat da, bertan parte hartzen dutenen kualifikazioa eta laneratzea bilatzen dituena.
Dema. Enplegu Foru Agentzia » Lana bila nabil » Prestakuntza eta enplegurako programa mistoak
Helburuak
- Pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, bultzada emateko haien laneratzeari, garapen pertsonalari eta sustapen profesionalari.
- Enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak egokituta merkatuaren egungo eta etorkizuneko premietara.
Programak aukera ematen die langabeei sektorean asko eskatzen den espezialitate profesional batean trebatzeko, lan-merkatuan sartzeari begira.
Zer eskaintzen du programa honek?
- Eskaera handiko lanbide-kualifikazio batean espezializatutako formakuntza.
- Garraiorako laguntza-poltsa formakuntzan zehar.
- Lan-orientazioa eta akonpainamendua.
- Lan-kontrataziorako aukera duten sektoreko enpresetako bitartekaritza.
Formakuntza-espezialitateak
Sartzeko baldintza orokorrak
Baldintza hauek bete behar dira:
- Adinez nagusia izatea.
- Bizkaian erroldatuta egotea.
- Langabezian egotea: enpleguaren bilaketa aktiboa.
Programan sartzeko hautaketa-prozesua
Izena emateko epea amaitu ondoren, izena eman duten pertsonekin harremanetan jarriko gara hautaketa prozesua egiteko. Hauxe izango da prozesua:
- Eskatzaileek programan sartzeko oinarrizko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea.
- Curriculuma kontuan hartzea.
- Banakako elkarrizketa: eskatzailearen profil pertsonala eta ibilbide profesionala hobeto ezagutzeko, eskatzailearen egungo egoera eta parte hartzeko motibazioak ezagutzeko eta zalantzak argitzeko.
- Erabakia: hautaketa prozesuaren emaitza izena eman duten guztiei jakinaraziko zaie, posta elektronikoz.
Programan sartzeko hautaketa-prozesua
2026/03/25 arte, 23:59 arte izena emateko eskabidea telematikoki egingo da, eta Curriculum Vitae erantsiko da helbide honetan:
LABORLAN Programa. EMAITZAK
PARTE-HARTZAILEAK (I. FASEA)
0
PARTE-HARTZAILEAK (II. FASEA)
0
LANERATZEA
0