Lan bila nabil

Lan bila zabiltza? Lagunduko dizugu lan-helburuak zehazten, zure burua ikusarazten eta zure gaitasun pertsonalak eta enplegagarritasuna hobetzen, lan-merkatuan sartzeko dituzun aukerak handitzeko.

DEMA taldea osatzen dugun guztiok oso ondo dakigunez, bizitzako uneren batean pertsona guztiok izaten dugu gure interesen edo itxaropenen mailara dagoen lan-aukera bat aurkitzeko beharra. Ez da beti erraza; izan ere, bidea oso malkartsua izan daiteke laguntzarik ez badugu. Bada, horixe da DEMAren enplegua sustatzeko arloaren izateko arrazoia. Zure taldeko kide izan nahi dugu, ahal beste tresna jarriz zure eskura.

Jardunean eman ditugun urteetan ikusi dugu nola joan den eboluzionatuz, alde batetik, gizartea, eta bestetik, lan-mundua. Esperientzia horrek gure programa-eskaintza etengabe egokitzera bultzatu gaitu, kolektibo guztiei erantzunak emateko eta pertsona guztiak, haien egoera pertsonala edozein dela ere, behar dutenean babestuta egon daitezen. Animatu zaitez gure programa-eskaintza ezagutzera eta eskura jartzen dizkizugun baliabideak erabiltzera.

ZER ZERBITZU ESKAINTZEN DIEGU LAN BILA DABILTZANEI?

Lan-anezkak

ANEZKA Programa

Enplegu eta prestakuntzako programa mistoak

LABORLAN Programa

Laneratzeko laguntza

EMALAN PLUS Programa

Agenda

IRA

23

Sarekin sareko eragileentzat 1. tailerra

10:00 – 14:00 h

Non: Dema

IRA

30

Sarekin sareko eragileentzat 2. tailerra

10:00 – 14:00 h

2. saioa. Non: Dema

URR

14

Sarekin sareko eragileentzat 3. tailerra

10:00 – 14:00 h

3. saioa. Non: Dema

AZA

28

SarekinWeek III

AZA 28 – ABE 02

BALIABIDEAK

Bizkaiko Enplegu Ataria

Bizkaiker

Bizkaiko Lan Behatokia