Enpresa-ideien lehiaketa

ERDI-MAILAKO modalitatea

DEMAk enpresa-ideien lehiaketak sustatzen ditu Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleen eta ikasle ohien artean enpresa-kultura ekintzailea sustatzeko, negozio bat lan-aukera bideragarri gisa abian jartzeko aukera proiekta dezaten

2026KO SARI BANAKETA: XXV. URTEURRENA

ERDI-MAILAKO MODALITATEA

Nork har dezake parte?

Bizkaiko Lanbide Heziketako erdi-mailako ziklo bateko 2. mailako ikasleek, bai eta ikasle ohiek ere, betiere ikastetxeko irakasle baten laguntza badute.

Zein da lehiaketaren helburua?

Ekintzaren helburua enpresa-kultura sustatzea da, eta, beraz, saria emango zaie enpresa-ideia baten txostenik onena aurkezten duen eta espiritu ekintzaile handiagoa eta enpresa-mundura bideratutako gaitasunen garapen hobea erakusten duen talde parte-hartzaileari.

Nola funtzionatzen du lehiaketak?

Erdi-mailako zikloetarako modalitatean, lehiaketa segidako 3 erronkatan egituratuta dago, ikasleak ekintzailetza-prozesura bideratzeko: hasierako ideaiatik epaimahai baten aurrean aurkeztu arte.

Erronka bakoitza esanguratsua da berez, bainaaurrekoa osatu behar da aurrera egiteko.

1. ERRONKA: Eman forma zure ideiari

Ekintzailetza.bidearen hasiera: enpresa-ideia definitzea, hautemandako behar batetik abiatuta.

Erronka horri aurre egiteko, aldez aurretik ENPRESARI programako “Deskribatu zeure ideia” hitzaldi-tailerra egiteko aukera dute.

Ideia inskribatu ondoren, Enpresariko taldeak ideiarik onenak aukeratuko ditu, eta hurrengo ERRONKAn sartu ahal izango dira.

2. ERRONKA: Aztertu zure ideia

Hautatutako talde bakoitzak gutxienez 3 bilera izango ditu ENPRESARIko aholkulari batekin, aurkeztutako ideia aztertzeko eta hautatutako talde bakoitzari posta elektronikoz bidaliko zaion aurkezpen txostena betetzeko.

Halaber, hurrengo erronkan parte hartu nahi duten taldeek enpresa-ideiaren aurkezpena prestatu beharko dute

Deialdi bakoitzerako adierazitako egunean DEMAk emandako dosierra amaitzen duten taldeek hurrengo ERRONKAN sartzeko aukera izango dute.

3. ERRONKA: Zure ideia defendatu

Ideien analisiaren ondorioak azaltzea ENPRESARI taldearen erakusketa epaimahaiaren aurrean eta ikus-entzunezko aurkezpena egitea dosierrak entregatu ondoren.

Azken aurkezpenetatik eta epaimahaiaren aurreko defentsetatik ideia onenen sariak aterako dira.

Zein da saria?

Parte hartzen duten pertsona guztiek beren enpresa-ideien dosierrak amaituta aurkezten badituzte, diploma bat jasoko dute. Horrez gain, 700 €, 500 €, 400 €, 300 €, 300 € eta 300 €-ko 6 sari emango dira.

ENPRESARIk kategorien araberako 5 sari gehigarri ere eskainiko ditu. Sari horiek Goi Mailako zein Erdi Mailako talde parte-hartzaileek eskuratu ahal izango dituzte.  

Sarituak diren taldeek beren sari banaketa ekitaldi batean jasoko dituzte beraien sariak. Ekitaldi horretara ENPRESARI programan parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleak, irakasleak eta zuzendaritza-taldeak deituko dira.

Kategorietako sari gehigarriak honako hauek dira:

1. Aurkezpen onenaren saria: 1.000€

Ideien eta proiektuen aurkezpenaren eta defentsaren kalitatea saritzen du, eta epaimahaiaren aurrean ideiak eta proiektuak errealago, erakargarriago eta sinesgarriago egiten dituzten baliabideen erabilera baloratuko da.

2. Produktua edo zerbitzua merkatuan ondoen balioztatu duen ideia edo proiektua: 1.000 €

Merkatuan bere balio-proposamena ondoen balioztatu duen ideia edo proiektua saritzen du, bezero, erabiltzaile edo balizko erakunde interesdunengandik lortutako benetako ebidentzietan oinarrituz hartutako erabakiak kontuan hartuta.

3. Ingurunean eragin positibo handiena sor dezakeen ideia edo proiektua: 1.000 €

Benetako erronka bati irtenbide erabilgarri eta bideragarria ematen dion ideia edo proiektua saritzen du, eta eragin positibo frogagarria sortzen du, besteak beste, inklusioaren, aukera-berdintasunaren, ingurumen-jasangarritasunaren edo komunitatea indartzearen alorretan.

4. Enpresa birsortzeko saria: 1.000 €

Berrikuntzaren, negozio-ereduaren hobekuntzaren edo merkatuan aukera berriak zabaltzearen bidez, lehendik dagoen enpresa edo jarduera ekonomiko baten jarraitutasuna eta etorkizuneko bideragarritasuna hobekien bermatzen duen ideia edo proiektua saritzen du.

5. Sortutako enpresaren saria: 2.000 €

Lanbide Heziketako ikasle edo ikasle ohiei zuzendutako saria da, baldin eta proiektu bat benetako enpresa bihurtu badute, deialdiaren barruan edo aurreko bi ekitaldietan eratutako enpresa baten bidez, eta haren bideragarritasuna, bilakaera eta hazteko ahalmena frogatu badituzte.

Kontsultatu deialdiaren oinarriak kategoria bakoitzaren baldintza zehatzak ezagutzeko.

Nola inskriba dezaket ideia bat?

Inskribatutako ideiak ikastetxeko irakasle batek babestu behar ditu.

Irakasleek edo tutoreek ENPRESARI plataforma berrian lortutako tutore-kode bat izan behar dute. Erregistratzeko:

  • Tutore berria bazara edo ikastetxez aldatu bazara, erregistratu plataforman zure erabiltzailea, pasahitza eta tutorearen kodea lortzeko.
  • Aurretik tutorea bazinen, sartu zure posta elektronikoarekin eta berrezarri.

Ikasleek “IDEIA BERRIA INSKRIBATU” botoia sakatuz ahal izango dute beren ideia inskribatu, betiere dagokion tutore-kodearekin.

Eskabideak ENPRESARI plataforman erregistratuko dira, eta tutoreek kontsultatu, aldatu eta balidatu ahal izango dituzte.

Zeintzuk dira 2026-2027 deialdiko epeak?

  • Eskaerak eta Ideiak aurkeztea: 2026/11/6ra arte
  • Programari hasiera emateko ekitaldia, hautatutako ideien parte-hartzearekin: 2026/11/30
  • Ideiak lantzeko bilerak:
    • azarotik otsailera (1. epea)
    • otsailetik apirilera (2. epea)
  • Ideien txostena entregatzeko azken eguna:
    • 2027/02/19 (1. epea)
    • 2027/04/30 (2. epea)
  • Epaimahaiaren aurrean ideien eta bideoen txostenak aurkeztea:
    • 2027/02/26ra arte (1. epea)
    • 2027/05/07ra arte (2. epea)

Informazio gehiago

ERDI MAILAKO KRONOGRAMA

Programa hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren laguntzarekin garatu eta finantzatzen da

ERDI-MAILAKO MODALITATEA