Tutoreen sarea

Zer da ERAGILE?

ERAGILE kolaboratzaileen sarea da; sare hori ENPRESARI programarako beharrezkoak diren kolaboratzaileek osatzen dute.

Nortzuk dira hartzaileak?

Irakasleak, ikastetxeetako zuzendariak eta, oro har, euren laguntzaz programa posible egiten dutenak.

Zeintzuk dira haren helburuak?

ERAGILEren helburua gure kolaboratzaileei enpresa-kultura ekintzailearen gaietan laguntzea da, kultura ekintzailea ikasleen edo xede-publikoaren artean zabaltzeko izan ditzaketen beharrei erantzunez.

Nola egiten dugu?

Hori lortzeko, enpresa-kulturaren hedapenari lotutako hitzaldiak eta tailerrak eskaintzen ditugu, baita enpresetara bisitak eta prestakuntza-ekintzak ere. Gainera, gure kolaboratzaileek programaren arloan egiten dizkiguten eskaerei erantzuten diegu.

Nor erregistra daiteke tutore gisa?

Bizkaiko ikastetxe publiko eta pribatuetako edozein irakasle, baldin eta erdi-mailako eta/edo goi-mailako heziketa-zikloak ematen badituzte, eta interesa badute ikasleak tutorizatzeko eta haien etorkizuna zabaltzen laguntzeko, enpresa-sorkuntzarako bidea erakutsiz etorkizuneko benetako aukera gisa.

Nola erregistra naiteke?

Honako inprimaki hau betez.

Eta erregistratu ostean, zer gertatzen da?

Programako materiala jasoko duzu, eta ENPRESARIren jardueretan parte hartzeko eskatu ahal izango duzu zeure ikasleekin batera.

Nola parte har dezaket?

ENPRESARIren jarduerak ikasturtean zehar egiten dira eta erdi-mailako eta goi-mailako 1. edo 2. mailako ikasleei zuzenduta daude.

ERDI MAILAKO KRONOGRAMA

GOI MAILAKO ZIKLOAK