Ekintzaile izan nahi dut
30 urte baino gehiago daramatzagu enpleguaren sektorean lanean, eta, urteen buruan, esperientziak erakutsi digu mundu guztia ez dagoela besteren kontura lan egitera bideratuta.
Dema. Enplegu Foru Agentzia » Ekintzaile izan nahi dut
Ekintzaile izan nahi dut
Testimonios
Jakin badakigu pertsona batzuentzat autoenplegua eta norberaren enpresa sortzea oso gogobetegarria dela, norberaren printzipio eta balioetatik hurbilago dagoen eta besteen konturako lanak ematen ez duen lan-mundua ulertzeko beste modu eta bizimodu batzuk dakartzalako. Bizi duen egoerari irtenbide bat emateko asmoz bide horri ekiten dionik ere badago, baita lana bilatzeaz aspertu eta bere kontura saiatzeko erabakia hartzen duenik ere.
Edozein kasutan, Deman badakigu ausardia behar dela hori egiten saiatzeko, bai eta jakin ere ekintzaileek erronka askori aurre egin behar diozuela zuen proiektuak aurrera ateratzeko. Hori dela eta, bidea ahalik eta gehien errazteko babes osoa eman nahi dizuegu.
Zuen proiektuak gureak ere badirelako. Zuen proiektuak enpresa-ehuna aberastuko duten enpresak direlako. Zuen enpresak, era berean, bertan lan egingo dutenen lan-etorkizuna izango direlako. Hori guztia dela eta, lagundu egin nahi zaituztegu.
Horretan pentsatzen ari bazara, irtenbide bat daukagu zuretzako.