Ekintzailetzarako Orientazioa

Enpresa-ekintzailetzari buruzko sentsibilizazio eta atariko jardunaldiak, bere hartzaileei kultura ekintzailearen inguruko jarduera bat eskaini nahi dieten elkarte, ikastetxe eta bestelako erakundeentzat.

Zertan datza?

Ekintzailetzaren inguruko jardunaldiak; udalek, elkarteek edo Bizkaiko beste erakunde batzuek eskatu ditzakete enpresa-ingurunea ezagutu nahi dutenentzat, eta beraien egoitzetan, edo Barakaldoko DEMAren bulegoetan, ematen diren saioak dira.

Jardunaldietan enpresa-ekintzailetzaren hainbat alderdi lantzen dira, eta beren enpresa abian jarri duten ekintzaileen testigantza zuzena eskaintzen da. Honela egituratzen dira saioak:

Lehen zatia

Enpresa-ekintzailetza, zergatik?
Nork bere enpresa sortzeak dituen alde onak eta desabaintalak.
Enpresa-ideiaren ezaugarriak.
Negozio planaren edukia eta egin beharra.
Enpresa sortzeko era desberdinetan (bakarka, taldean…) zer hartu kontuan.
Finantzatzeko laguntza ohikoenak.
Autonomo gisa alta emateko urratsak, kostua eta geroko betebeharrak.

Bigarren zatia

Parte-hartzaileen errealitatetik hurbil dagoen ekintzaile batek bere enpresa sortze-prozesua nolakoa izan den azalduko du: ideia sortzen denetik enpresa martxan jarri arte, gainditu behar izan dituen zailtasunak, eta bere enpresan lan egiteak izan ditzakeen abaintailak eta desabantailak.

Norentzat dira jardunaldiak?

Beren jarduerak programatzerakoan, enpresa-kultura ekintzailea hedatzeko saio bat eskaintzeko aukera kontuan hartu nahi duten erakundeei zuzenduta daude jardunaldiak, beti ere horien hartzaileek interesa izan badezakete autoenpleguaren aukera edo enpresa sortzearena baliozkotzat hartzeko, adibidez, langabeziatik ateratzeko edo, besterik gabe, enpresa-ideia bihur daitezkeen ideiak aurrera eramateko.

Noiz egiten dira?

Irailetik ekainera, biak barne.

Zer helburu eta iraupen dute?

Helburua: bertaratutakoei, ekintzailetzaren aukera (autoenplegua, enpresa sortzea) erakustea da, beren ekimenak aurrera eramateko aukera gisa. Horretarako, 2 orduko saioan, ekintzaile baten testigantza eskainiko da, bere esperientzia entzulegoarekin partekatuko duena.

Zer behar da tailer hau egiteko?

  • Eskabidea bete.
  • Bozgorailudun proiektorea.
  • Saioa aurrera eramateko gela egokia

Zeinek eska dezake?

Bizkaiko zentro eskatzaileetako jarduera-programazioen arduradunek, dagokion FORMULARIOA betez: