Akonpainamendua lehen edo bigarren urtean

ESKUTIK Programa

Eskutik programaren bidez, autoenplegu-proiektuei eta enpresei laguntzen diegu jardueraren lehen edo bigarren urtean. Horretarako, aholkularitza espezializatua ematen dugu, kasu bakoitzeko beharrizan espezifikoetara egokituta. Eskutik programaren helburua proiektu berri horiei jarraipena ematen laguntzea da, enpresa baten bizitzako aldirik kritikoenetako bati aurre egin behar baitiote.

Enpresentzako zerbitzuak

testigantzaK

Programa hau Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzarekin garatu eta finantzatzen da.

Nori zuzenduta dago?

Abian programaren deialdien babesean sortutako autoenplegu-proiektuei eta enpresei zuzenduta dago Eskutik programa.

Zer eskaintzen du?

Kostuak aztertzeko, prezioak finkatzeko, eta marketin- eta merkataritza-jarduerak egiteko laguntza eta aholkularitza espezifikoa eskaintzen ditu, emaitzen kontua hobetze aldera

Nola funtzionatzen du?

Eskutik programak banakako aholkularitza egiten du, eta, horri esker, lehentasuna duten arloak identifikatzen dira, emaitzen kontua aztertzen da, prezioak eta marjinak ezartzen dira, eta sareetako profil komertziala eta jarduera hasi zenetik egin diren ekintza komertzialak aztertzen dira.

Gainera, proiektuak behar izatekotan, online posizionamendua lantzen da, eta eremuko adituek ekintza komertziala gauzatzeko plan bat garatzen dute. Plan horretan, hain zuzen ere, parte-hartzaile bakoitzak egin beharreko zeregin eta jarraibide zehatzak biltzen dira.

Zein da izena emateko epea?

Deialdia irailaren amaieran irekitzen da, eta parte-hartzaileek urriaren amaierara arte eman dezakete izena. Gainera, Abian programan parte hartzeko gonbita egiten zaie aurreko urteko urtarriletik abendura bitartean eratutako enpresei.

Zer egin behar dut programan parte hartzeko?

Gonbidapena posta elektronikoz bidaliko da, eta –mezu elektronikoarekin batera– formulario bat jasoko duzu erantsita. Formulario horretan, zure enpresak eta markak merkatuan duten posizionamenduari eta egindako ekintza komertzialei (besteak beste) buruzko hainbat galderari erantzun beharko diezu.

ESKUTIK Programa. 2024ko emaitzak

AHOLKATUTAKO ENPRESAK

DIGITALA

0

ABIAN

0

OROKORREAN

0
Programa hau Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzarekin garatu eta finantzatzen da.