Enplegu-anezkak
ANEZKA Programa
Hurrengo deialdia: 2023ko iraila.
Datozen deialdietarako informazioa jaso nahi baduzu posta-zerrendan harpidetu zaitez:

Dema. Enplegu Foru Agentzia » Lana bila nabil » Enplegu-anezkak
Zertan datza?
Anezkak langabetuen, boluntarioen, aktiboen, sozialki agerikoen eta solidarioen talde heterogeneoak dira, eta koordinatzaile baten laguntzarekin antolatzen dira. Xedea lana bilatzea da besteren kontura zein norberaren kontura, kide guztiak lan-merkatuan sartzeko bideak eta moduak aztertzen baitituzte.
Nori zuzenduta dago?
Honako baldintza hauek betetzen dituzten langabeei edo enplegua hobetzeko prozesuetan izena emanda daudenei:
- Bizkaian izatea bizilekua.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa edo enplegua hobetzeko prozesuetan izena emanda egotea, betiere horrek programan parte hartzea eragozten ez badio.
- ANEZKA lerroko beste ezein programatan parte hartu ez izana.
- Ordenagailua eta Interneterako sarbidea izatea, bai eta oinarrizko ezagutza informatikoak ere.
Zer eskaintzen du?
ANEZKA programetan, pertsona-talde heterogeneoak sortzen dira, eta, espezialisten laguntzarekin eta aholkularitzarekin, zeharkako gaitasunak eta gaitasun digitalak hobetzen dituzte, lan-merkatuan sartzeko bideak aztertzen dituzte eta aktiboki bilatzen dute enplegua.
- Taldea gehienez 20 pertsonak osatzen dute, eta taldekide guztientzat lana aurkitzeko egiten da lan.
- Enplegu-teknikari batek lan-saioak dinamizatzen ditu eta etengabeko laguntza ematen du.
Nola funtzionatzen du?
Programan parte hartzea borondatezkoa da eta ez da ordaindu beharrik, baina konpromiso handia eskatzen du programatutako saioetan parte hartzeari eta bertaratzeari dagokionez, enplegua aurkitzen denean izan ezik.
Honako jarduera hauek sartzen dira programan:
- Besteak beste, honako gai hauek lantzen dituzten taldeko saioak:
- Autoezagutza, marka pertsonala eta helburu profesionala.
- Lan-merkatuak nola funtzionatzen duen. Sektoreko enpresak zein diren jakitea.
- Lana bilatzeko eta aukerak hautemateko baliabideak.
- Curriculuma, elkarrizketa eta komunikazio eraginkorra.
- Banakako saioak.
- Lana bilatzearekin lotutako arloetako adituekin tailerrak.
- Foroak, enpresekin networking saioak eta ekitaldiak antolatzea eta horietan parte hartzea.
- Negozio-ideia duten pertsonentzako ekintzailetza-tailerrak eta ibilbide praktikoa.
IRAUPENA | 15 aste: astean 3 taldeko saio |
Saioak aurrez aurrekoak eta online izango dira; hala, aurrez aurrekoen iraupena 4 ordukoa izango da, eta, online saioena, 2 ordu eta 30 minutukoa. Gainera, aparteko jarduerak antolatuko dira, hala nola foroetan edo ekitaldietan parte hartzea, saioetarako programatu gabeko egunetan. |
Zein da izena emateko epea?
Hurrengo deialdia: 2023ko iraila
Datozen deialdiak
Datozen deialdietarako informazioa jaso nahi baduzu posta-zerrendan harpidetu zaitez: