Dema ekitaldietan
EDUKIN TAULA
Dema. Enplegu Foru Agentzia » Dema » Dema ekitaldietan
Antolatzen ditugunak
Enplegu eta ekintzailetzaren inguruko ekitaldiak dira gure bereizgarria
Hainbat ekitaldi eta jardueratan parte hartzen dugu, gure zerbitzuak ezagutarazteko eta gure inguruko pertsonen eta enpresen eskura jartzen ditugun enplegu- eta ekintzailetza-programei buruzko informazioa emateko.

XXIV. Enpresari Sari banaketa
Alhóndiga de Bilbao-Azkuna Zentroko ENTZUNARETOA
2025/06/10
Bizkaiko Lanbide Heziketako ikasleek aurkeztutako ideia eta enpresa-proiektu onenei sariak ematea XXIV. edizioan.
Ekitaldian sari ekonomikoak banatu zaizkie erdi mailako dosier onenei, goi mailako enpresa proiektuei eta ikus-entzunezko aurkezpenei.
Enplegu eta Ekintzailetza Anezken irekitzea
2025/05/16

ANEZKA eta EMALAN+45 programen baterako jardunaldiak parte-hartzaileak, enplegu-teknikariak eta enpresa laguntzaileak bildu zituen, ikaskuntzak, gainditutako erronkak eta lortutako helburuak partekatzeko gune batean.
Jardunaldiaren hasiera DEMAko zuzendariorde Isabel Muelak egin zuen, eta Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Saileko foru diputatu Teresa Laespadak.
Jardunaldiari amaiera emateko, networking topaketa bat egin da parte-hartzaileen eta Bizkaiko enpresa-sareko ordezkarien artean, talentuaren eta benetako lan-aukeren arteko zuzeneko harremana indartzeko.

NegoziOn erakusketa ibiltaria
Bizkaiko hainbat herrietan
2025
Erakusketa ibiltari honek herritarrak negozio bideragarriak transmititzearen garrantziaz sentsibilizatzea du helburu, negozio horien jarraipena bermatze aldera.
Laginak zortzi panel ditu, zeinek Bizkaian arrakastaz transmititu diren negozioen benetako adibideak barne hartzen dituzten (NogiziOn programan garatutakoak).
Amaiera – ANEZKA programa, Enplegu eta Ekintzailetza Anezkak
2025/02/11

DEMAren Enplegu eta Ekintzailetza Anezken 2025eko edizioaren amaiera dela eta antolatutako ekitaldia.
Nabarmendu behar dira Teresa Laespadaren –Bizkaiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Saileko foru-diputatua– eta Julieta Reynosoren –enplegagarritasunean aditua eta ANEZKA programako parte-hartzaile ohia– parte-hartzeak. Izan ere, Julieta jardunaldiko une garrantzitsuenetako baten protagonista izan da «El puzzle del empleo» [«Enpleguaren puzzlea»] bere hitzaldiari esker.
Halaber, eskerrak eman nahi dizkiegu Dotto Consultores, Adecco, GrupoEmpleo, Isprox, Randstad, Hays, Eurofirms, Selektium eta Page erakundeei babesa emateagatik eta lan-ekosistema dinamikoagoa sortzen laguntzeagatik.

«ENPRESARI» programari hasiera emateko ekitaldia
BIZKAIA ARETOKO MITXELENA ENTZUNARETOA
2024/11/26
DEMAren «Enpresari» programaren –Bizkaiko LHko graduetako ikasleei zuzenduta– edizio honetan parte hartzen duten gazte talentudunei ongietorria emateko ekitaldia.
Gloria Mugica –DEMAren zuzendari kudeatzailea– eta Teresa Laespada –Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna arloko foru diputatu– izan dira ekitaldiari hasiera eman diotenak, eta, era berean, ikasleak zein irakasleak beren negozio-ideiak praktikan jartzera animatu dituzte.
Genís Rocak –enpresa-eraldaketako, negozio-garapeneko eta kultura digitaleko prozesuetan aditua– adimen artifizialak norberaren negozioa garatzeko eskaintzen dituen aukerak azaldu ditu.
Networking jardunaldia
2024/11/26

Sesión de networking que convocó tanto a personas participantes en los programas Anezka-Lanzaderas de Empleo y Anezka Emalan +45 organizados por DEMA, como a empresas del tejido empresarial de Bizkaia con el objetivo de crear oportunidades laborales inmediatas o futuras para aquellas personas asistentes.
Almudena Rodríguez Pardo, consultora internacional en Business Agility y cofundadora de Rodríguez Pardo & Assocs ofreció una valiosa visión sobre la realidad empresarial contemporánea en su conferencia titulada “¡Hoy saco mi gabarra! Navegando por el mercado de trabajo en el siglo XXI”, que resultó especialmente enriquecedora para los asistentes que buscan integrarse en el mercado laboral.

Ekintzaileen, erakunde publiko eta pribatuen eta ekintzailetzari laguntzeko eragileen arteko topagune bat, gaurkotasuneko gaiekin, loturak sortzeko eta ekintzaileei eta haien proiektuei ikusgarritasuna emateko.
Urteroko hitzordua, ekintzailetza-aukerak eta arrakasta-kasuak ezagutzeko eta erakundeek eskura jartzen dizkiegun zerbitzuak eta baliabideak ezagutzeko.
Parte hartzen dugunak
Foroak, jardunaldiak, biltzarrak eta gehiago,
herritarrengana eta enpresengana hurbiltzeko aukera ematen digutenak, gure zerbitzuak eta programak ezagut ditzaten, eta, aldi berean, inguruko beste erakunde eta eragile batzuk ezagutu eta haiekin harremanak ehundu ditzagun
2025
PORTU EMPRENDE
Antolatzailea: Portugaleteko Udala
“WORKINN” ENPLEGU FOROA
Antolatzailea: Bilbao Exhibition Center
UPV-EHU-KO ENPLEGU FOROA
Antolatzailea: UPV-EHU
DEUSTUKO UNIBERTSITATEAREN XIX. ENPLEGU ETA EKINTZAILETZA FOROA
Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea
GAZTE EKINTZAILEEN LEHEN TOPAKETA
Antolatzaileak: Bizkaiko Foru Aldundia, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua eta Enpresagintza – Mondragon Unibertsitatea
2024
“WORKINN” ENPLEGU FOROA
Antolatzailea: Bilbao Exhibition Center
MERKALAN – LANBIDEREN ENPLEGU ETA PRESTAKUNTZA AZOKA
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saila eta Lanbide
PORTU EMPRENDE
Antolatzailea: Portugaleteko Udala
DEUSTUKO UNIBERTSITATEAREN XIX. ENPLEGU ETA EKINTZAILETZA FOROA
Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea
UPV-EHU-KO ENPLEGU FOROA
Antolatzailea: UPV-EHU