Enpresen sortzea

ABIAN Programa

Abian programaren helburua da enpresa negozioak sortzen eta martxan jartzen laguntzea.

Nori zuzenduta dago?

Enpresa ideia bat duten eta Bizkaian erroldatuta dauden pertsonentzat.

Zer eskeintzen du?

Prestakuntza, aholkularitza eta laguntza indibidualizatua eskaintzen dizkie negozio ideia bat izanik beren enpresa sortu nahi duten Bizkaian erroldatutako pertsonei.

Metodologia espezifiko baten bitartez, negozio plana garatuko dute, beren ideia enpresa proiektu bihurtzeko, definizio eta bideragarritasun indize esanguratsuekin.

Nola funtzionatzen du?

Abian programa hiru zatitan garatzen da:

  • I. ZATIA – Gestio arloko trebakuntza ekintzaileentzat.Guztira 30 ordu iraungo duten saioetan, honako gai hauek landuko dira: proiektu baten analisiaren puntu nagusiak, lege tramiteak eta alderdi juridikoak, eta enpresa baten gestioaren oinarrizko kontzeptuak.
  • II. ZATIA – Negozio planari loturiko aholkularitza.Proiektu zehatz bakoitzean kontuan hartu behar diren aldagaiak aztertu eta negozio plana garatuko da, enpresa martxan jartzeko azken erabakia hartzen lagunduko duena.
  • III. ZATIA – Enpresa martxan jartzea

Laguntzak: Gainera, DEMAk Abian programan parte hartzen duten pertsonei lagunduko die enpresarentzako laguntzen mapak egiten eta indarrean dagoen Autoenplegurako Foru Dekretuan ezarritako diru-laguntza tramitatzen.

Zein da izena emateko epea?

Mugarik gabeko deialdia.

Nola eman behar dut izena?

Telefonoa: 944 189 055

E-posta: info@dema.eus

ABIAN Programa. 2023ko emaitzak

PERTSONA

0

NEGOZIO-IDEA

0

NEGOZIO-PLAN

0

SORTUTAKO ENPRESAK

0
Programa hau Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzarekin garatu eta finantzatzen da.