Negozioen eskualdaketa
NegoziON Programa
Programa honen helburua da jada martxan dauden negozio bideragarrien jarduerari eustea, jabeek negozio horien buruan ez jarraitzea erabakitzen dutenean.
Dema. Enplegu Foru Agentzia » Enpresentzako zerbitzuak » Negozioen eskualdaketa
Enpresentzako zerbitzuak
Honako hauek dira helburu nagusiak:
Negozioei aurrera jarraitzen eta jarduera ekonomikoari eusten laguntzea.
Enpleguari eustea eta lanpostu berriak sortzea.
Ezagutza transmititzea.
Herrietako eta hirietako merkataritza bizirik mantentzea.
Nori zuzenduta dago?
Erretiroagatik edo beste edozein arrazoirengatik negozioa eskualdatu nahi duten jabeei zuzenduta dago.
Zer eskaintzen du?
- Zure negozioa ikusgai jarriko dugu, eskualdatu nahi diren negozioen gure erakusleiho birtualean.
- Erosle potentzialekin harremanetan jarriko zaitugu.
- Enpresa eskualdatzeko prozesuan lagunduko dizugu.
- Zure negozioaren balorazioa egingo dugu.
Nola funtzionatzen du?
Negozioa eskualdatu nahi duten pertsonek NegoziOn programako erakusleiho birtualean erregistratu behar dute negozioa, eta bertan argitaratuta geldituko da, balizko ekintzaileek kontsultatzeko.
Norbaiti erakusleiho birtualean sustatutako negozioren bat interesatzen bazaio, horri buruzko informazio gehiago eska dezake. Une horretan, DEMA berarekin harremanetan jarriko da, eskatutako informazioa emango dio, eta, nahi izanez gero, negozioa eskuratzeko aholkuak eman eta prozesuan lagunduko dio.
Zein da izena emateko epea?
Programa urte osoan dago zabalik.
Zer egin behar dut zerbitzu hau eskatzeko?
Programan parte hartzeko:
- Erakusleihoko inprimaki hau bete eta bidali egin behar duzu
- DEMAk alta emango dizu, eskualdatzaile gisa.
NEGOZION Programa. 2023ko emaitzak
ESKUALDATZAILE ESKARIAK
ESKURATZAILE
KOPURUA
TRANSMITITUTAKO ENPRESAK
ENPRESAK TRANSMISIO PROZESUAN