Ekoizpena. Ingeniaritzak. Teknologia. Health Care

Curriculumak. EMALAN PLUS Programa

E1

Informatikan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Esperientzia handia du Logistika Sektoreko Multinazional ezagun batean.

Multinazional horretan, Ipar Eremuan dituen ordezkaritzetatik zortzitan, Informatika Saileko Arduradun gisa garatu du bere ibilbide profesionala.

Sistemen Analista gisa, modu aktiboan lagundu du konpainia hedatzen, instalazio berriak ezarriz eta ondoren kudeatuz, baita kudeaketa hobetzeko bideak aztertuz eta bilatuz ere, nola barne proiektuetan hala kanpoko bezeroekiko harremanetan ere.

Arduratsua, antolatzeko eta hitz egiteko gaitasun handia du.

Une honetan erronka profesional berriak bilatzen ari da, ahal dela TI arloan, eta prest dago proiektuetan erantzukizunak hartzeko eta taldeak eta proiektuak ikuspegi integralarekin kudeatzeko dituen trebetasunak erabiltzeko.

E2

Esperientzia handikoa genero eta iraunkortasun ikuspegiarekin landutako proiektu

bideragarri eta finantzagarrien eta prozesu eta eraginaren ikuspegitik planteatutako proiektuen zuzendaritzan. Hainbat urtetarako 1,5 milioi euro bitarteko proiektuak kudeatu ditu. Antolakuntza garatzeko proiektuen erantzukizuna. Tokiko, erkidegoko, estatuko eta Europako erakundeetan aurkeztutako dirulaguntza onartuen ehunekoa % 85 eta % 90 bitartekoa.

E3

Aditua da eduki digitalen estrategian.

2004az geroztik enpresei eta erakundeei lagundu die webguneetako eta merkataritza elektronikoko proiektu digitaletan, eta edukiak sortu ditu sare sozialetan zabaldu eta posizionamendu egokia hartu arte. Erraztasun handiak ditu inguruneetara moldatzeko eta konponbideak ikuspegi analitikotik emateko.

E4

20 urtetik gorako esperientzia duen ingeniaria proiektuen kudeaketan, kalitatean, merkataritzan eta teknikan

hainbat sektoretan lan egindakoa, batez ere energia, ontzigintza eta portuak sektoreetan.

Ohituta dago diziplina anitzeko taldeak kudeatzen eta bezeroekin eta hornitzaileekin zuzeneko harremana izaten enpresa txiki eta ertainetan, eta halakoetan malgutasuna, talde lana eta antolatzeko gaitasuna dira arrakastaren gakoa.

E5

FISIKA ZIENTZIAK (Elektronika eta Automatika espezialitateak)
  • GOI MAILAKO ELEKTRONIKA INGENIARIA ZIENTZIAK (Elektronika eta Automatika espezialitateak)
  • Masterra Enpresa Kudeaketa ereduetan
  • Laneko Arriskuen Prebentzioko Goi mailako Master Teknikoa (Segurtasuna lanean eta Higiene Industriala espezialitateetan)
  • INUTECen Aplikazioen Analistaren ziurtagiria | AENOR ziurtagiriak Kalitatearen Kudeaketa Sistemetan eta Ingurumenaren Kudeaketa Sistemetan | Beste arlo batzuetako ziurtagiriak
  • English (C1) | Français (B1. 2) | Euskara (C1) | Deutsch (A2) | Español (C2)
  • Esperientzia profesionala: | Zuzendaritza teknikoa | IKT aholkularia | Komunikazio aholkularia |
  • | Ingurumen aholkularia | Quality Assurance | Sistema administraria |
  • | Sistema teknikaria | Analista | Programatzailea | Aholkulari teknikoa | Jabetza industrial, Intelektual eta Know-how arloetan | Aholkularia

 

E6

Graduatua Meatzeen Ingeniaritzan. Ingurumeneko ingeniaritza profila ingeles maila altuarekin.

Esperientzia hondakinen kudeaketan, ingurumen proiektuetan interes profesionala izanik, beste sektore batzuk baztertu gabe. Nazioarteko hainbat proiektutan lan egin du.

Esperientzia profesional handiagoa lortu du laneko arriskuak prebenitzeko zerbitzu enpresa batean arloko zuzendari gisa lan eginda. Lan esperientzia gehienak ingurumenarekin lotuta izan ditu.

Indarguneak: lider izaera, taldeak eta proiektuak kudeatzeko gaitasuna, proaktiboa.