Giza baliabideak. Legala.

Curriculumak. EMALAN PLUS Programa

C1 (Lan bilaketa aktiboa)

30 urtetik gorako esperientzia duen abokatua eta enpresa aholkularia, bi lanbide horiek uztartu dituela.

Diziplina handiko pertsona, leiala eta oso gertukoa bezeroekin: bakoitzari arreta eta kudeaketa pertsonalizatua eskaintzen dio, eta lege arauak, hitzarmenak eta jurisprudentzia aztertu eta eguneratu ondoren, oso erabakitzailea da hainbat arazori irtenbideak aurkitzeko orduan. Horrek, abokatuaren lanbidean lortutako negoziatzeko gaitasun handiarekin eta jarrera enpatiko eta positiboarekin batera, talde lana atsegina eta eraginkorra izatea lortzen du, bezeroentzako emaitza onuragarriak lortuz baita 2008ko krisialdian eta Covid 19ak eragindako pandemia aldian ere.

Une honetan erronka profesional berriak bilatzen ari da, ahal dela enpresetako Giza/Lan Baliabideen Sailean.

C2 (Lan bilaketa aktiboa)

Lizentziatua Arte Ederretan, Diseinua espezialitatean.

Gaitasun Pedagogikoaren Ziurtagiria (GPZ) eta Masterra Komunikazio eta Marketinean. Aholkularitzaren eta elikagaien banaketa handiaren sektorean ia hogei urtez lan egin ondoren publizitatearen, komunikazioaren eta marketinaren esparruetan, ekintzailetzari heldu dio, eta aldaketa, ekintzailetza eta enplegurako prestakuntzarako hezkuntza artistikoko hainbat programa asmatu, sortu eta inplementatu ditu.

Zubiak eraikitzen ditu gizarte erakundeen eta enpresa erakundeen artean pertsonak integratu ahal izateko eta, horrela, ideia baliodun gehiago eta hobeak sortu ahal izateko lan ingurune inklusiboagoak eta askotarikoagoak eratzeko.  Une honetan, bere tinkotasunak eta gogo biziak erronka profesional berrietan murgiltzera eta inplikatzera eramaten dute.

C3 (Enplegu hobetzea)

Esperientzia handiko abokatua ingeniaritzaren, industriaren eta energiaren sektoreko enpresa talde nazioartekotuaren sail juridikoaren Arduradun gisa.

Lorpen garrantzitsuak erdietsi ditu merkataritza sailaren eta arlo juridikoaren arteko uztartze lanetan, eta arrakasta nabarmenak lortu ditu enpresaren alde arlo judizialean eta filialen nazioartekotze prozesuan.

Halaber, esperientzia handia du enpresen aholkularitzan, horeca sektorean, ile banaketa logistikoan eta azken milian.

Komunikatzeko eta negoziatzeko dohainak, aurrea hartzeko gaitasuna, pentsamendu disruptiboa, ideien jarioa, egokitzeko gaitasuna eta talde lanerako eta ikaskuntzarako prestutasuna.

C4 (Lan bilaketa aktiboa)

25 urtetik gora abokatu gisa eta enpresetako aholkulari juridiko gisa, industria inguruneetan eta ingurune sindikaletan.

Espezialista Merkataritza/Sozietate, Laboral Kolektibo eta Enpresa Berregituraketan.

Gaitasun handia du kai konplexuak ebazteko, negozio analisiak egiteko, arriskuak arintzeko aholkuak emateko eta erabakiak presiopean hartzeko.

Arrakasta tasa handia kontuan hartuta irabazitako epaiketak, negoziatutako gaiak eta amaiera ona izan duten prozeduren inplementazioa.

Dena ematen lan egiten du, eta gozatu egiten du pertsonen eta Enpresen arazoak konpontzen.

C5 (Enplegu hobetzea)

Lizentziatua Zuzenbidean. Dokumentuak kudeatzeko profila, esperientziarekin hautaketa prozesuetan, udaletako langileekin elkarrizketak, baheketak eta talde dinamikak bezalako eginkizunetan urtebeteko esperientzia duelarik.

8 urtetik gorako esperientzia du liburuzain eta artxibozain gisa bai liburutegi publikoetan bai sektore pribatuan. Urteak eman ditu udal agiritegiko eta liburutegiko teknikari gisa lan egiten, eta azken urteetan lan orientatzaile gisa lan egin du.

Hizkuntzak: euskara eta ingeles maila ertaina.

Moldatzeko gaitasuna du, eta entzute aktiborako dohain handiak. Hautapen arloan lan egin nahi du.