Zuzendaritza Nagusia/Gerentzia
Curriculumak. EMALAN PLUS Programa
Dema. Enplegu Foru Agentzia » Enpresentzako zerbitzuak » Emalan Plus Enpresa » Zuzendaritza Nagusia/Gerentzia
D1 (Lan bilaketa aktiboa)
Negozioa eta produktua (berrikuntza) nazioarte mailan garatzea du xede, horretarako enpresa eta kultura eraldatzeko eskakizun zorrotza egiten duelarik.
D2 (Lan bilaketa aktiboa)
Espezialista da proiektuak planifikatzen, gauzatzen eta monitorizatzen, eta lan taldeak erronketan inplikatzen ditu. Datuak interpretatzeko trebetasun handia izanik, arazoak erraz identifikatzen ditu konponbide egokiena aurkitzeko. Ohituta dago ingelesez lan egiten, nazioarteko inguruneetan.
D3 (Enplegu hobetzea)
Oso pertsona erabakitzailea da, gaitasun handia du erabakiak arin eta dagokion unean hartzeko.
Lidergoa balio handiko proiektuetan, hainbat lurraldetan eta 30 lagunez osatutako taldearekin. MBA, Ingelesa, Euskara eta Gaztelania.
D4 (Enplegu hobetzea)
Esperientzia profesionala proiektuen zuzendaritza eta kudeaketa arloetan, talentuaren eta prestakuntzaren esparruan.
Gerentzia Formabasken eta proiektuen zuzendaritza Bilboko Merkataritza Ganberan.Talentuaren kudeaketaren esparruan eraldaketan, berrikuntzan eta sorkuntzan oinarritutako proiektuak bideratu ditu. Askotariko taldeak dinamizatuz eta uztartuz, proposamen lehiakorrak egiteko diseinu estrategikoa taxutzeko gaitasunak ditu. Ikuspegi ekintzailea aliantzak egiteko, merkatuko aukerak identifikatzeko eta erakundearekin loturak egiteko.
D5 (Lan bilaketa aktiboa)
Bere ibilbide profesionalean zehar nazioarteko proiektu teknologikoetan parte hartu du sektore pribatu zein publikoko bezeroekin eta hornitzaileekin zuzenean ingelesa erabiliz.
Geologia Zientzietan lizentziaduna izanik, hainbat ingurunetan burutu ahal izan ditu bere eginkizunak eta erantzukizunak. Oso profesional inplikatua da zerbitzuaren kalitatean eta EFQM eta Kalitatearen Kudeaketa Ikastaroko proiektuetan. Kalitatearen Sustapenerako Euskal Fundazioa (APD). Zerbitzuaren eta proiektuen kalitatearekiko erantzukizunak egiaztatzen dituzte barruko zein kanpoko bezeroekin eta hornitzaileekin bideratutako lan apartak, Giza Baliabideen Zuzendaritza eta Kudeaketako Master titulazioek, eta San Pablo Unibertsitateko (CEU) IMF + Goi Teknikari masterrak.
Profesional txukuna, metodikoa eta antolatua da. Oso ongi lan egiten du taldean, eraginkorra, eragingarria eta erabakitzailea da, duen prestakuntza teknikoari esker oso azkar hautematen eta konpontzen baititu arazoak. Bizitza profesionalean gerta litezkeen egoeretara moldatzeko gaitasun handia du. Beti lan egiten du bezeroa eta emaitzak erdigunean jarriz, oso gogoan hartuta enpresak finkatutako helburuak.