Enpresa-proiektuak abian jartzea
Enpresa-ideiak martxan jartzeko laguntza: negozio-plana berrikusteko, dirulaguntzak eskatzeko eta enpresa sortzeko.
Dema. Enplegu Foru Agentzia » Kultura ekintzailea » Ekintzailetza LHn » Enpresa-proiektuak abian jartzea
Kultura ekintzailea
Enpresari Programa
ENPRESARI programak Bizkaian erroldatuta dauden LHko ikastetxeetako ikasle eta ikasle ohiei Ideiaren ibilbidean, Negozio Plana egiten eta enpresa abian jartzen laguntzen die.
ENPRESARI programaren lantaldeak, kolektiboaren berezitasunak kontuan hartuta, ideiak abian jarri nahi dituztenei laguntzen die ABIAN programak eskaintzen dituen hiru faseetan:
I. FASEA – Gestio arloko trebakuntza ekintzaileentzat. Guztira 30 ordu iraungo duten saioetan, honako gai hauek landuko dira: proiektu baten analisiaren puntu nagusiak, lege tramiteak eta alderdi juridikoak, eta enpresa baten gestioaren oinarrizko kontzeptuak.
II. FASEA – Negozio planari loturiko aholkularitza. Proiektu zehatz bakoitzean kontuan hartu behar diren aldagaiak aztertu eta negozio plana garatuko da, enpresa martxan jartzeko azken erabakia hartzen lagunduko duena.
Zein da izena emateko epea?
Nola eman behar dut izena?
Telefonoa: 944 189 055 ENPRESARI programako aholkulariez galdetu.
E-posta: enpresari@dema.eus