TECNOLOGIA

IA & Data Tech Adimen Artifiziala eta Proiektu Teknologikoen Kudeaketa

LABORLAN Programa

SEKTOREA: TEKNOLOGIA

ESPEZIALITATEA: IA & Data Tech Adimen Artifiziala eta Proiektu Teknologikoen Kudeaketa

ERAKUNDE LAGUNTZAILEA: Ezagutza eta Teknologia Industrien Elkartearen (GAIA)

Formakuntza-ibilbidea

Aipatutako baldintzak beteko dituzten 15 laguneko talde bat osatu nahi da.

  • DATAK:formakuntza teorikoa eta praktikoa egunero emango da, 2025eko apiriletik uztailera, egunean 6:30 ordu ikasgelan eta egunean 7 ordu praktiketan enpresan, abuztuan izan ezik.
  • KUALIFIKAZIOA: Adimen artifizialean eta Python-ean espezializatutako programatzaile juniorra.
  • FORMAKUNTZA-PROGRAMA:
    • Formakuntza teknikoa (325 ordu): 

      • IAren oinarrizko kontzeptuak, aukerak, mugak eta betekizunak
      • Python programazioa
      • Machine Learning
      • Deep Learning
      • Datuak bistaratzea
      • Jardunbide egokiak

NON: Bilbon

    • Gaitasun digitalei buruzko formakuntza (15 ordu)

NON: Bilbon

    • Enplegurako gaitasunei buruzko formakuntza (25 ordu)

NON: Barakaldo. DEMA – Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentzia 

  •  
  • POLTSA EKONOMIKOA – GARRAIORAKO LAGUNTZA: Formakuntzak iraun bitartean, laguntza ekonomikoa emango zaie joan-etorrietarako parte-hartzaileei: 10 € formakuntza presentzialera joandako egun bakoitzeko.
  • LAN-BITARTEKARITZA: Lan-kontrataziorako aukera duten sektoreko enpresetako bitartekaritza.
  • ZEHARKAKO HELBURUA: AKONPAINAMENDUA: Formakuntza-ibilbidean, parte hartzaileek orientazioa jasoko dute, arlo profesionalean aurrera egiteko, eta laguntza, sor daitezkeen oztopoak gainditzeko.

Sartzeko baldintzak

  • Adinez nagusia izatea.
  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Langabezian egotea: enpleguaren bilaketa aktiboa.
  • Lan baimena edukitzea, hala badagokio
  • Batxilergoko edo LHIIko gutxieneko titulua izatea.

KONTUAN HARTUKO DIRA:

  • Programazioan 300 orduko prestakuntza egiaztagarria izatea.
  • Programaziora hurbildu den zientzia-maila izatea
  • Informatikako LHIIko edo programaziora hurbildu diren zientzietako graduetako gutxieneko titulazioa izatea.
  • Ingelesa jakitea baloratuko da.
  • Talde hauetako kide izatea:
    • Emakumeak
    • Iraupen luzeko langabeak
    • 45 urtetik gorako langabeak
    • 30 urtetik beherako gazteak

 

Ibilbide honen aldeko apustua egin nahi duten pertsonak hautatu nahi dira, sektorean etorkizun profesional bat izan nahi dutenak.

Hautaketa-prozesua

Izena emateko epea amaitu ondoren, izena eman duten pertsonekin harremanetan jarriko gara hautaketa prozesua egiteko. Hauxe izango da prozesua:

    1. Eskatzaileek programan sartzeko oinarrizko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea.
    2. Curriculuma kontuan hartzea.
    3. Banakako elkarrizketa: eskatzailearen profil pertsonala eta ibilbide profesionala hobeto ezagutzeko, eskatzailearen egungo egoera eta parte hartzeko motibazioak ezagutzeko eta zalantzak argitzeko.
    4. Maila-proba, aurre-hautatua izanez gero.
    5. Erabakia: hautaketa prozesuaren emaitza izena eman duten guztiei jakinaraziko zaie, posta elektronikoz.

Izena emateko epea eta modua

Izena emateko epea itxita

Erakunde laguntzailea: