Eraikinen birgaitze jasangarria

Laborlan programa

Eraikinen birgaitze jasangarriko langile kualifikatuen eskaera handia denez, Laborlan Proiektuak eskaintzen du sektore horretan espezializatutako enplegu eta prestakuntzarako programa.

Nork lagundu du?

Programa hau Bizkaiko Etxegile Sustatzaileen Bazkunarekin (BIEBA) elkarlanean egin dugu. Elkarte hori Bizkaiko Lurralde Historikoko eraikinen birgaitze iraunkorraren sektorean ordezkaritza handiena duen erakundea da, eta, gainera, ezinbesteko eragile bat da sektorearen beharrak hautemateko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaera eta eskaintza egokitzen laguntzeko.

Zeintzuk dira helburuak?

  1. Pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, bultzada emateko enplegutik eta enpleguranzko haien trantsizioei, haien garapen pertsonalari eta sustapen profesionalari.
  2. Enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak egokituta merkatuaren egungo eta etorkizuneko premietara.

Zeintzuk dira parte hartzeko baldintzak?

  • Adinez nagusia izatea.
  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Langabezian edo enplegua hobetzeko prozesuan egotea, egoera horrek programaren jarduera guztietara joatea eragozten ez badu.
  • Lan baimena edukitzea, hala badagokio.
  • Oinarrizko formakuntza izatea.

Arloan aurreko formakuntza edo esperientzia eskatzen ez bada ere, ibilbide honen aldeko apustua egin nahi duten pertsonak hautatu nahi dira, sektorean etorkizun profesional bat izan nahi dutenak.

Zein da izena emateko epea?

Izena emateko epea itxita dago.

Nola emango dut izena?

Izena emateko eskaera telematikoki egingo da, curriculuma erantsita.

Zertan datza prestakuntza?

Aipatutako baldintzak beteko dituzten 15 laguneko talde bat osatu nahi da.

  • DATAK: formakuntza emango da egunero 2025eko apiriletik uztailera, 6 ordu egunean.
  • KUALIFIKAZIOA: Eraikinen birgaitze jasangarriko langilea.
  • FORMAKUNTZA-PROGRAMA:
    • Eraikinen birgaitze jasangarrirako formakuntza teknikoa (300 ordu)

NON: Gallarta. Preventorio eraikina (ASCOBIren instalazioak).

      • Laneko arriskuen prebentzioa igeltserotza-lanetan (20 ordu).
      • Igeltserotzako ingurumen-jardunbideak (10 ordu).
      • Aldamioak muntatzea (40 ordu).
      • SATE sistema (120 ordu)
      • Fatxada aireztatua (110 ordu).
    • Gaitasun digitalei buruzko formakuntza (15 ordu)

NON: Barakaldo. DEMA – Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentzia.

    • Enplegurako gaitasunei buruzko formakuntza (25 ordu)

NON: Barakaldo. DEMA – Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentzia.

  • POLTSA EKONOMIKOA  – GARRAIORAKO LAGUNTZA: 10€ formakuntza presentzialera joandako egun bakoitzeko.
  • LAN-BITARTEKARITZA: Profil kualifikatu honen beharra dela-eta, programaren helburua da formakuntza gaindituko duten pertsonen laneratzea sektoreko enpresetan.

  • AKONPAINAMENDUA: parte hartzaileek orientazioa jasoko dute, arlo profesionalean aurrera egiteko, eta laguntza, sor daitezkeen oztopoak gainditzeko

Informazio gehiago

Erakunde laguntzailea