Enplegu-programek jaso duten eskaera-kopuru handia ikusita, DEMAk eskaintza handitzea erabaki du: hiru anezka eta bi Anezka Prest! eskainiko dira
Teresa Laespada: “DEMAren enplegu-programen edizio berriak izan duen harrera onak agerian uzten du gure enplegu-estrategiak tresna erabilgarriak eskaintzen dituela lana aurkitzeko, pertsonak ahalduntzeko eta pertsonak mundu digitalean prestatzeko.” DEMA – Enplegu eta Ekintzailetzarako Foru Agentziak Anezka Prest! eta anezka enplegu-programak handitzea erabaki du, parte hartzeko izen-emateak nabarmen areagotu baitira. Azkenean, hiru anezka (hasieran bi baino ez ziren aurreikusi) eta bi Anezka Prest! (bakar batekin hastea aurreikusi zen) eskainiko dira. Izena emateko epea zabalik egon den hiru asteetan zehar, bi programetan parte hartzeko (anezkak eta Anezka Prest!) 181 eskaera jaso dira. Hiru anezken saioak martxoaren 1etik ekainaren 23ra bitartean egingo dira; bestalde, bi Anezka Prest! programen deialdia martxoaren 15etik apirilaren 30era luzatuko da.
Izena emateko kanpainak izan duen arrakasta Taldeka Digitala programan ere igarri da, izan ere, izena emateko 42 eskaera jaso dira hiru astetan. Ekimen honen helburua da negozio-ideia bat duten eta ekintzaile profila daukaten pertsonen autoenplegua sustatzea mundu digitalean, baita, geroz eta globalizatuagoa den mundu batean, euren enpresa propioa sortzen laguntzea
ere. Taldeka Digitalak martxoaren 1ean zabalduko ditu ofizialki ateak, eta martxoaren 25ean amaituko da.
Covid-19aren pandemiaren ondorioz DEMAren enplegu-programak egokitu behar izan diren arren, datuek erakusten dute foru-erakundearen jarduketa azkarrari esker lortu dela enplegu eta prestakuntza programek bizirik irautea eta herritarren onespena ez galtzea. Ildo horretatik, Teresa Laespada sozialistak, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko foru diputatuak (bere sailaren menpe dago DEMA Foru Agentzia), modu positiboan baloratu ditu deialdi berriak. “Anezka Prest! eta
Taldeka Digitala anezken bidez DEMAren enplegu-programen edizio berriak izan duen harrera onak agerian uzten du gure enplegu-estrategiak tresna erabilgarriak eskaintzen dituela lana aurkitzeko, pertsonak ahalduntzeko eta pertsonak mundu digitalean prestatzeko” azpimarratu du foru-diputatu sozialista bizkaitarrak.