Actualidad Dema

Bizkaiak Enplegu Plan berria du

Eta gaur bere aurkezpen ofizialean izan gara, urrats sendoa emanez aukera gehiago, gizarte-kohesio eta benetako enplegagarritasuna dituen lurralde baterantz.

Teresa Laespada Enpleguko, Gizarte Kohesio eta Berdintasun diputatuak azpimarratu duenez, plan hau “ez da programa solteen gehiketa bat”, baizik eta Eusko Jaurlaritzarekin eta udaleekin batera egindako estrategia bat, pertsonen bizitza hobetzera bideratuta.

Adierazu duenez, “enplegua da gizarte-politikarik hoberena”, eta plan berri jonek politika aktiboak indartzen ditu, ekintza zehatzak eginez gazteentzat, 45 uretetik gorako emakumeentzat, luzaroko langabezian dauden pertsonentzat eta gehien behar dutenentzat.

Laespadaren hitzetan:

“Ez dira estatistikak bakarrik. Etorkizunaz ari gara, aukera-berdintasunaz, inor atzean ez uzteaz”

DEMA Enpleguko eta Ekintzailetzako Foru Agentziatik, Gloria Mugica Conde zuzendaria eta Isabel Muela López zuzendariordea gerturatu dira, DEMAk gizarteratze, prestakuntza eta ekintzailetza programen bidez plan hori gauzatzeko duen kompromisoa berretsiz.

Ekitaldian parte hartu dute Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia-ko diputatu nagusi Elixabete Etxanobe Landajuela, Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vasco-ko Enplegu eta Inklusio sailburuorde Alfonso Gurpegui Ruiz eta Espainiako Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministra Elma Saiz Delgado.

Oso interesgarria izan da “Enplegua, gure etorkizun ekonomiko eta soziala diseinatzeko funtsezko elementua” mahai-ingurua, Guillermo Dorronsoro Deusto Business Schooleko irakaslearekin eta Sara De la Rica Fundación ISEAKaren zuzendari eta UPV/EHUko katedradunarekin.