Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko sailak DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren bitartez, enplegagarritasunaren profesionalentzako presentziazko ikastaroa jarriko du martxan %100 diruz lagundua.
Ikastaro honen helburua, langabetuen, ekintzaile zein lanbide orientazio eskatzaileen arreta gaitasunak eguneratzea interesa duten pertsonak prestatzea izango da.
Kolektibo hartzailea, batez ere, Bizkaiko langabeena izango da, giza zientzietan eta gizarte-zientzietan graduatuak edo lizentziatuak, edo lan-orientazioari, ekintzaileei eta langabeei arreta emateari eta coaching-ari lotutako ibilbide profesionala izan dutenak..
IRAUPENA: 45 o.
DATAK: Azaroak 22tik abenduak 2 arte (astelehenetik ostegunera)
ORDUTEGIA: 9:00etatik 14:00etara, azaroaren 22an eta 23an izan ezik, goizez eta arratsaldez egingo baita ikastaroa.
PLAZA KOPURUA: 15
HELBIDEA: Fanderia 2 Barakaldo, Demako Bulegoetan
IZENA EMATEKO EPEA :
2021eko azaroaren 17ra arte.
PARTE-HARTZAILEAK HAUTATZEA:
Eskaera-kopurua plaza-kopurua baino handiagoa bada, eskatutako profilera ondoen egokitzen diren hautagai-zerrendak hautatuko dira.
[boton texto=”Izena eman” enlace=”https://www.dema.eus/forms/empleabilidad.php”]