Actualidad Dema

ENPRESARI 2022 – 2023

ENPRESARI programaren edizio berriak berrikuntza garrantzitsuak dakartza, hala nola ibilbide bereizia Erdi mailako Gradurako, bai tailerretan, bai Enpresa Ideien lehiaketan.

Lanbide Heziketako ikastetxeetan ikasturteari ekitearekin batera abiarazi da programaren XXII. edizioa, zehazki, Enpresa Ekintzailetzako Tailerrak. Lehen hiruhileko honetan, ikasleentzat tailer bat edo gehiago antolatu nahi duten irakasleek eskaera egin ahal izango dute, webgune honen bitartez: https://www.dema.eus/eu/talleres-para-estudiantes/ Tailerra Erdi mailako edo Goi mailako Gradurako den aukeratu behar dute eta, goi mailakoen kasuan, Enpresa Ekintzailetzako tailerra edo Ideiak sakontzeko tailerra hautatu behar da, ikasleen abiapuntua zein den arabera.

Edizio honetan, Erdi mailako Gradurako diseinatu den ibilbidean Enpresa Ekintzailetzara hurbiltzeko tailerrak eskaintzen dira: “Deskribatu zure ideia”. Ordubetez, enpresa ideia batek bete behar dituen gakoak eta baldintzak zeintzuk diren ikasi ahal izango dute ikasleek, baita ideia horiek abiarazi dituzten ekintzaileen lekukotza entzun ere.

Goi mailako graduko tailerrei dagokienez, oraingo deialdian Enpresa Ekintzailetzako Tailerrean Merkatu Azterketaren ikuspegia landuko da, eta gidalerro garrantzitsuak eskainiko zaizkie parte-hartzaileei, enpresa ideia bat testatzeko funtsezkoak diren elementuak aintzat har ditzaten. Bestalde, Enpresa Ideiak sakontzeko tailerra egin ahal izateko, ezinbestekoa da ikasleek ideiak hautatuta izatea, ideia horietan oinarrituko baita tailerra, eta ideia bakoitza gerora garatzeko garrantzitsuak diren alderdiak aztertuko dituzte.

Ideia eta Proiektu Lehiaketan ere bi modalitate bereiziko dira, baina Irekiera Ekitaldi berean uztartuko dira biak, eta Aitorpen ekitaldia eta Sari banaketa ere bakarra izango dute; ziurrenik, maiatzaren amaieran izango da.

Erdi mailako Graduan, parte-hartzaileek 3 erronkatan parte hartu ahal izango dute edo, ordena kronologikoan, horietako batean:

  • Deskribatu zure ideia; erronka horri aurre egiteko, aldez aurretik Enpresa Ekintzailetzara hurbiltzeko tailerra egiteko aukera izango dute ikasleek, baina ez da derrigorrezkoa. Erronka hori egiteko epea azaroaren 7an amaituko da.
  • Ideia aurkezteko dosierra egitea; 1. erronkako hautaketa prozesua gainditu duten ikasleek bigarren erronkari egin beharko diete aurre, eta beren ideiak aurkezteko dosier bat prestatu beharko dute. Horretarako, programako aholkularien laguntza izango dute eta, azarotik otsailera bitarte, deskribapen egokia egiteko gakoak aintzat hartzen lagunduko diete 3 saiotan.
  • Ideiak aurkeztea epaimahaikideen aurrean; hiru ideia onenak sarituko dituzte.

ERDI MAILAKO GRADUKO LEHIAKETAN PARTE HARTZEA

Goi mailako Graduko zikloetako hautagaiek urriaren 24a baino lehen bete beharko dituzte eskaerak eta, horretaz gain, ideiak ahoz azaldu beharko dituzte ENPRESARI programako lantaldeko kideek egingo dituzten hautaketa elkarrizketetan. Hautaketa horren ondorioz, deialdi honetako Enpresa Proiektuen Lehiaketan sartuko diren talde eta ideiak aterako dira.

GOI MAILAKO GRADUKO LEHIAKETAN PARTE HARTZEA