Actualidad Dema

Ideia hautatuen errekorrarekin abiatu da LHn kultura ekintzailea sustatzeko «Enpresari»ren edizio berria
Teresa Laespada, Teresa Laespada, Diputada Foral de Empleo, Cohesión Social e Igualdad, inaugura Enpresari 2023

32 ikastetxek eta goi-mailako eta erdi-mailako 900 ikaslek parte hartuko dute; negozio-ideiak, berriz, 281 dira. Ideiotatik, 112 hautatu dira programaren hurrengo fasean ekintzailetza-proiektuak egiteko. Zifra errekorra da, aurreko ikasturteko kopurua, 98, gaindituta.

«Zuen energia ekintzailea Bizkaiarentzako apusturik onena da»

Teresa Laespada

Bilbon, 2023ko azaroaren 20an. «Enpresari Programa»ren proiektu-lehiaketaren  XXIII edizioa (2023-2024 ikasturtea) astelehen honetan hasi da, azaroak 20. Irekiera-ekitaldia Bilboko Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan egin da, Bizkaiko diputatu nagusiorde eta Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatu den Teresa Laespada bertan dela. 

Oraingo deialdian, bigarrenez, bi ibilbide desberdin bereizi dira, Bizkaiko LHko erdi-mailako zikloetan zein goi-mailako zikloetan ekintzailetzaren kultura sustatzeko. Zehazki, 32 prestakuntza-zentrok parte hartu dute, eta, guztira, 281 ideia aurkeztu dituzte (goi-mailako 197 eta erdi-mailako 84); ideia horien aldeko defentsa ia 900 ikaslek eta 64 irakaslek egin dute. 

Horietatik guztietatik, 112 hautatu dira, parte-hartzaileek garatu ditzaten eta beren proiektuak bukatzea lor dezaten. Zifra errekorra da, aurreko edizioetan lortutako altuena, aurreko ikasturteko 98ak gaindituta.

XXIII. edizio honetan, DEMA–Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak egiaztatu ahal izan du ikasleek gero eta sentsibilitate handiagoa erakutsi dutela gazteei zuzenean eragiten dieten arazoekiko, hala nola osasun mentalarekiko, garatzeko eta gizarteratzeko aukera gutxien duten kolektiboekiko sentsibilitatearekiko, kirolarekin eta teknologia berrien bidez osasuna zaintzearekin lotutako produktu eta zerbitzu berriekiko, eta kontsumo jasangarriagoarekiko, ekonomia zirkularraren aldeko apustu argia eginez.

Programaren helburu nagusia da Bizkaiko Heziketa Zikloetako ikasleei enpresa bat sortzeko aukera hurbiltzea, laneratzeko eta haien errealizazio pertsonalerako aukera baliagarri gisa, eta enpresa-kultura gazteen eta irakasleen artean zabaltzea, hori baita gure lurraldeko enpresa-sarea sortu eta indartzea.

Laespada diputatua, ekitaldiaren irekieran, aukeratutako proiektuen ardura duten ikasleei eta laguntzen dieten 64 irakasleei zuzendu zaie. Hitzaldian haien lanaren garrantzia nabarmendu du, eta hausnartzeko, berritzeko eta ideiak gizartearentzat onuragarriak diren proiektu bihurtzeko dituzten gaitasuna eta talentua goraipatu ditu. “Zuen ideiak garrantzitsuak dira. Oso beharrezkoak dira Bizkaiarentzat. Beraz, aurrerantzean, jarri zuen talentua lanean eta garatu proiekturik onenak “, adierazi zuen.

Laespadak, halaber, azpimarratu du Aldundiak «Enpresar » programaren bidez kultura ekintzailearen alde egin duen apustua, eta, aldi berean, nabarmendu du « ekintzailetzari laguntzeko beste programa asko ditugula. ekonomikoak zein akonpainamendukoak, saiatu nahi duzuenenontzat, DEMA-Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia ren bidez, nik zuzentzen dudan Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailarekin koordinaturik»; izan ere, haren esanetan,« zuen energia ekintzailea Bizkaiaren aldeko apusturik onena da».

1.000 enpresa-proiektu baino gehiago


Enpresari 2023-2024 ekimenaren inaugurazio-ekitaldira bertaratutako jendea

1988an sortu zenetik, DEMAk Lanbide Heziketako zikloetako ikasle gazteei lagundu die ekintzailetza-enpresaren arloko kulturako proiektuen bidez, zeinek ahalbidetzen baitute enpresa-proiektuak garatzea eta ondoren abian jartzea. Gaur egun programan laguntzen duten eta Bizkaiko enpresa-sarean leku bat hartu duten enpresak DEMAren jarduketen babesean sortu ziren, ikastetxeekin eta aipatutako Foru Sailarekin izandako lankidetza estuaren ondorioz.

Izan ere, 2001. urteaz geroztik, Enpresari sendotu egin da Bizkaiko Lanbide Heziketan erreferentziazko enpresa-ekintzailetzako programa gisa, eta 2.800 ikasleri baino gehiagori lagundu die beren ideiak garatzen, zeinek guztira 1.000 enpresa-proiektu baino gehiago egitera iritsi baitira.

Programaren sekuentzia-garapena

Proiektuen lehiaketa Enpresari programaren zati bat da. Lehiaketa horretan, espiritu ekintzaile handiagoa eta enpresa-mundura bideratutako gaitasunen garapen hobea erakusten duten enpresa-proiektu onenak aurkezten dituzten parte-hartzaileak saritzen dira.


Pilar Carranza, DEMA, Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziaren Enpresari Programaren zuzendaria

Programaren bidez, halaber, Bizkaiko enpresa-sarea sendotu nahi da, gazteen espiritu ekintzailea indartuz eta, hala, belaunaldien arteko erreleboa ahalbidetuz; ikastetxeen, Bizkaiko Foru Aldundiaren Sailaren eta DEMAren arteko lankidetza sustatu nahi da, enpresa-ekintzailetzaren arloan; enpresak sor ditzaketen ideien sorkuntza suspertu; eta gazteei enpresa bat sortzeak lan-irteera posible gisa zer esan nahi duen ikuspegi praktiko bat eskaini.

« Enpresari » lehiaketaren irekiera-ekitaldiaren ondoren, lan-fase bat hasiko da orain, zeina erdi-mailako modalitaterako otsailaren16an amaituko baita eta goi-mailako modalitaterako martxoaren 22an. Data horiek azken egunak izango dira parte-hartzaileek proiektuak amaiturik entregatzeko. Proiektu horiek egiteko, DEMAk ikasleen zerbitzura jartzen du aholkulari-talde bat, ikastetxeetan egiten diren orientazio- eta jarraipen-tutoretzetan laguntzeko.

Inaugurazio ekitaldiaren une bat

Lehiaketaren amaieran, proiektuak aurkeztu eta defendatuko dira epaimahaiaren aurrean, eta, ondoren, diplomak eta sariak emateko ekitaldia egingo da, datorren ekainean.