- Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak 2016. urteaz gero 36 enplegu anezka gauzatu ditu DEMA Foru Agentziaren bitartez.
- Pandemia gorabehera, anezketako parte-hartzaileen laneratze-maila % 60tik gorakoa izan da; gehienak emakumeak izan dira.
- Laespada: “Pertsonengan sinestea da politika publikoek egin dezaketen inbertsiorik onena”
DEMA-Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak Bizkaian abian jarriko dituen enplegu anezka berrietan aurreinskripzioa egiteko epea ireki da urriaren 12ra arte, langabezian edo enplegua hobetzeko prozesuan dauden 75 pertsona hautatzeko helburuarekin. Foru programa honek % 60tik gorako laneratze-maila lortu du, eta langabezian dauden pertsonen artean lana bilatzeko prozesua eraginkorragoa izateko beharrezko trebakuntza sustatu nahi du.
Anezka bakoitza gehienez 15 pertsonek osatzen dute. Lanbiden izena emanda daude eta langabezian edo lana hobetzeko prozesuan daude. Astean hiru saio egiten dira: aurrez aurreko bi saio (lau ordukoak) eta saio bat online (bi ordu eta erdikoa). Lau hilabetetan zehar partaideek talde heterogeneoak osatuko dituzte, gaitasunak eta jarrerak hobetzeko, besteren kontura zein norberaren kontura enplegua lortzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak ANEZKA-Enplegu Anezka programak aurrera jarraitzen du DEMA-Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren bitartez. Guztira 36 egin dira 2016an abian jarri zenetik. Guztira, 701 partaide izan dira (453 emakume eta 248 gizon), eta laneratzeak guztira % 60,77 izan dira (426 partaide: 277 emakume eta 149 gizon).
Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak gogorarazi du programa honen aldeko apustua joan den legealdian egin zela eta “datuei erreparatuz” arrakastatsua suertatu dela, baina, gainera, gizakiaren ikuspegitik, “hobetu dutenen eta lan-merkatura bueltatu direnen hainbat historia daude”. “Pertsonengan sinestea da politika publikoetatik egin dezakegun inbertsiorik onena”, erantsi du Laespadak.
Aurreinskripzioa egiteko interesa duen edonork informazioa eskuragarri izango du DEMAren webgunean (www.dema.eus/anezka) edo 94 418 90 55 telefonoan. Aurreinskripzioa aurkezteko epea, aipatu bezala, urriaren 12a da. Anezka berrien iraupena lau hilabetekoa izango da, 2021eko urriaren 24tik 2022ko otsailaren 24ra arte (erreferentzia gisa hartutako datak dira).
Anezka-Enplegu Anezka programa Demaren eta Enpleguaren Foru Sailaren arteko lankidetzaren emaitza da (Santa Maria la Real fundazioarekin) eta honako hau eskaintzen die partaideei:
- Taldeko saioak, prestakuntza-pilula, taldeko dinamika eta taldean egindako lanaren bidez enplegagarritasuna hobetzeko.
- Anezkako koordinatzailearekin banako saioak izateko aukera.
- Enpresekin harremana eta giza baliabideetako arduradunekin saioak.
- Enplegua bilatzearekin zuzeneko harremana duten gaietan adituen tailerrak.
- Ekintzailetza-tailerrak eta ekintzailetzarako ibilbide praktikoa negozio-ideia duten pertsonentzat.
[boton texto=”IZENA EMAN” enlace=”http://www.dema.eus/forms/anezka_eu.php”]