Zer da Conecta Empleo anezka?
Lan-orientazio programa bat da, doakoa, langabezian dauden pertsonei lana bilatzeko modua hobetzen laguntzeko, lan-merkatu berrira egokitutako teknika eta tresna digital berriak erabiliz sektore profesional guztien eraldaketa teknologikora moldatu ahal izateko
Nork antolatzen du?
Santa María la Real eta Telefónica Fundazioek sustatzen dute lan-orientazio programa hau. Europako Gizarte Funtsak kofinantzatuta dago (POISES programa operatiboaren barruan) eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua eta Ekintzailetza Foru Agentzia DEMAren lankidetza du
Nork har dezake parte?
18 eta 60 urte bitarteko gizonek eta emakumeek har dezakete parte baldin eta langabezian badaude. Edozein ikasketa-maila izan dezakete (DBH, Lanbide Heziketa, Batxilergoa, Unibertsitatea, Masterra, etab.) eta edozein arlo profesionaletakoak izan daitezke, aurretik esperientzia izan edo ez.
Formato mistoa: online + aurrez aurre
Conecta Empleo anezka ekainean hasi eta azarora arte egongo da indarrean. Parte-hartzaileak astean hainbat egunetan bilduko dira online eta aurrez aurre. Lan orientazioan, tresna digitaletan eta enpresekiko harremanetan adituak direnen aholkularitza izango dute, enplegagarritasuna hobetzeko eta enplegua lortzeko aukera gehiago izateko.
Zer jarduera egingo dituzte?
Parte hartzaileek lana bilatzeko plan integrala garatuko dute taldean. Horretarako, beren helburu profesionala zehazteko adimen emozionaleko dinamikak egingo dituzte; curriculuma eguneratzen ikasiko dute, hautaketa-prozesuetan konfiantza eta segurtasuna lortzeko lan-elkarrizketak landuko dituzte, enplegagarritasun-mapak egingo dituzte eta enpresekin harremanetan jartzeko bideak aztertuko dituzte.
Zer lortu dute anezkek?
Metodologia horrekin 730 Enplegu-Anezka baino gehiago egin dira azken urteotan herrialde osoan, eta 19.000 langabetu baino gehiagok hartu dute parte; horietatik %60 inguruk lan-egoera aldatu eta hobetu dute: hainbat sektoretan besteren konturako lana aurkitu dutelako edo beren negozioari ekin diotelako, prestakuntza ikastaro ofizialen bat egitea erabaki dutelako edo lan-praktikak egitea dakarten profesionaltasun-ziurtagiriak egin dituztelako.
Izen-ematea
Conecta Empleo anezkan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 23ra arteko epea dute webgunean izena emateko: