Actualidad Dema

Lurraldeen arteko lankidetza indartzea, ekintzailetza-politika publikoak hobetzeko

DEMAn Valnalonen bisita jaso dugu, esperientziak partekatzera eta ekintzailetzari eta enpresari laguntzeko ereduetan sakontzera bideratutako topaketa izan da.

Asturiasko ordezkaritzak bertatik bertara ezagutu du NegoziON, belaunaldien arteko erreleboa eta Bizkaian funtzionamenduan dauden negozioen jarraipena errazten duen enpresa transmisiorako foru programaren funtzionamendua.

Valnalonen izenean, Pilar Varela, ekintzailetza sustapenaren zuzendariak, eta Arantxa González, Asturiasko Printzerriko Enpresa eta Merkataritzako zuzendari nagusiak parte hartu dute.

Bizkaiko ordezkariak: Susana González, Foru Aldundiko Enpleguko zuzendari nagusia; Gloria Múgica, Isabel Muela eta Dolores Odriozola, DEMAko zuzendari kudeatzailea, zuzendariorde kudeatzailea eta teknikaria, hurrenez hurren.

Bisita eskertzen dugu, ikaskuntzak trukatzeko aukera izan bait da, enpleguari irtenbide errealak emango dizkioten tresna publikoak indartzen jarraituz.