Actualidad Dema

Mundu digitalean ekintzaile izateko Taldeka Digitala programaren edizio berrirako aurreinskripzio-epea luzatu da azaroaren 12ra arte

DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak beste deialdi bat atera du, 30 plazakoa

DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak mundu digitalean ekintzaile izan nahi dutenentzat prestatzen duen Taldeka Digitala programaren seigarren deialdian aurreinskripzioa egiteko aukera luzatu da. Deialdi honek 30 plaza izango ditu.

Telematikoki egin daiteke aurreinskripzioa, azaroaren 12ra arte, helbide honetan: http://www.dema.eus/forms/taldekadigitala.php. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu telefono-zenbaki honetara: 944 189 055.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, Teresa Laespadak, adierazi duenez, Taldeka programek «sekulako aukera ematen diete ekintzailetzarako gogoa duten pertsonei». «Sarritan, ideia bat eta gogoa eduki arren, orientazio eta babes apur bat falta zaie. Behar duten azken bultzada hori Taldeka programan aurkitzen dute».

Aldundiaren programa horren bidez hasieratik bertatik identifikatuko dira ekintzaileak, hau da, ohiko ekintzailetzan baino esparru zabalagoan azkar mugitu behar dela pentsatzen duten pertsonak.

Taldeka Digitalak prestakuntza ematen du honako hauen gainean: startup bat bultzatzeko funtsezko puntuak identifikatzeko modua, produktua kontzeptualizatzeko metodologia, proiektuaren defentsa, eta negozioaren plangintza, garapena eta hazkundea. Prestakuntza hori azaroaren bigarren hamabostaldian hastea aurreikusten da eta astelehenetik ostegunera izango da, 10:00etatik 14:00etara. Eta prestakuntza-saioak amaitzen direnean, ekintzaileek ‘Demo Day’ izeneko jardunaldian defendatu beharko dituzte beren proiektuak; izan ere, jardunaldi horretan aurkeztuko dituzte beren negozio-ideiak ekintzailetza digitalerako agenteen aurrean (enpresak, sustatzaileak, adituak, inbertsio-funtsak…).