Actualidad Dema

Sarekin Week 2022k ateak itxi ditu. Eskerrik asko!

Bizkaiko Ekintzailetzaren III. Astea abenduaren 2an bukatu zen. Eta gaur, parte hartu izateagatik eskerrak emateko idazten dizuegu. Eskerrik asko guztiei: erakundeei, hizlariei, dena aurrera atera dadin lan egin duten pertsonei eta, bereziki, bertaratu guztiei, zuek baitzarete ekitaldi honen benetako indar eragilea.

Bizkaiko ekintzaile komunitateari zuzendutako ekitaldi handiena izatea lortu dugu, orain arteko datuak gaindituta. Izan ere, 26 erakundek antolatutako 31 jarduera, 76 hizlari, eta izena emandako 560 pertsona baino gehiago izan ditugu aurten; eta horien denen artean, ia 3.700 izen emate baino gehiago izan dira.

Antolatzaileak harro gaude, horrenbeste pertsona mobilizatzea eta horrenbesteko interes sortzea lortu duelako gure proposamenak. Bihotzez espero dugu egun hauetan jasotako informazio, inspirazio eta ezagutza guztia itxaropenen mailan egon izatea, eta etorkizuneko zuen ekintzailetza proiektuetan lagungarri izatea.

Azkenik, gogoratu Sarekin Sareko erakunde guztiak, ehundik gora, zuen esanetara gaudela urte osoan, zuen ekintzailetza proiektuetan laguntzeko. Konektatu gure eragileekin, eta ezagutu gure programak SAREKIN WEEK ESPAZIO DIGITALEAN

Laster ikusiko dugu elkar, baina, bien bitartean, gogoratu emanaldi guztiak berriz ikusteko aukera daukazuela: