Actualidad Dema

“Sarekin Week” ekimenaren II. edizioari amaiera ematen diogu. 2.950 inskripzio baino gehiago lortu dira

[:eu]t

Baieztatu egin da Ekintzailetzaren Astea “Bizkaiko komunitate ekintzailearen erreferente nagusia” dela.

Bizkaiko Ekintzailetzaren astea, “Sarekin Week” ekimenaren bigarren edizioa ostiral honetan, abenduaren 3an, itxi da, eta parte-hartze handia izan du nagusiki online garatutako jardueretan.

Aste osoan zehar -joan den astelehenean Bilboko Iberdrola Dorrean egindako aurrez aurreko kongresuarekin hasi zenetik- bost egun hauetan egin diren hogeitik gorako hitzaldi, solasaldi, adituen tailer, ekintzaileen testigantza eta eztabaida-mahainguruetan 2.951 inskripzio baino gehiago izan dira. Lehenengo edizioko inskripzio kopurua gaindituz.

Horrela baieztatu egin da Sarekin Week Lurralde honetako ekintzailetzaren erreferente nagusia dela, eta Bizkaiko ekosistema ekintzailea osatzen duten pertsonei positiboan eragiteko eta laguntzeko tresna aparta dela.

Kongresuaren inaugurazioan guztira 450 pertsonek eman zuten izena eta bertan Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatuak, Teresa Laespadak, “enpresa-eredu eta ekintzailetza berriaren aldeko” apustua egin zuen”, jarduera ekonomikoak pertsonengan eta kliman duen eragina kontuan hartuko duena. “Inpaktua eta arima dituen ekintzailetza”, laburtu zuen.

Foru Aldundiarekin batera “Sarekin Week” antolatzen duen DEMAk, Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziak, aurrez aurreko biltzarraz gain guztira bost ekitaldi gehit ditu programan jasotako 25etatik: horietako bi klima-aldaketarekin lotuta egon dira, eta bana hirien eraldaketarekin, ekiteko garaian negozio-planak duen garrantziarekin eta ekiteko formula gisa hartzen den enpresa-transmisioarekin. Horiek guztiak Iñaki de Rojok,  komunikazio korporatiboan espezializatutako kazetariak, aurkeztu eta moderatu ditu.

Gainera, Ekintzailetzaren Astean Aholkularitza Zerbitzu pertsonalizatua, espezializatua eta doakoa jarri da izena eman duten pertsonen eskura. Horrela, ehun kidetik gora dituen Bizkaiko Sarekin Sareko erakunde eta eragileek aukera izan dute ekintzaileei euren baliabide guztiekin laguntzeko eta aholkuak emateko. Lehen edizioan bezala, Sarekin Weekek ere «matchmaking» formula arrakastatsua erabili du  ekintzaile izateko urratsa eman nahi duten pertsonak   antolakuntzekin, start-upsekin, enpresekin, enpresa txiki eta ertainekin eta autonomoekin harremanetan jartzeko  lankidetzei ekiteko, negozioak bultzatzeko edo harreman-sarea zabaltzeko.

“Sarekin Week” ekimenaren II. edizioa baliagarria izan da Sare gisa indartzeko eta ekimen hau Bizkaiko komunitate ekintzailearentzat erreferentzia gisa sendotzeko. Aste  hau funtsezkoa izan da geure artean joerei eta gure  Lurralderako nahi dugun  ekintzailetza motari buruzko eztabaidei ekiteko. Belaunaldi berriei zer ekintzailetza mota helarazi nahi diegun eztabaidatzean jarri dugu arreta: Helburua duen ekintzailetza, inpaktua duena, gizartea eta ingurumena eraldatuko dituena” azpimarratu du Mariví Riolek, Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziako zuzendari-kudeatzaileak.

[:]