Actualidad Dema

Sartu gazte talentuak zure enpresan KONTRATA30 programaren bidez

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak KONTRATA30 programa jarri du abian, kualifikazioa duten langabezian dauden gazteak praktiketan kontrata ditzaten bultzatzeko eta, COVID-19 krisi-egoeraren ondoren, haien enplegagarritasuna hobetzeko. 

Zure enpresak 250 langile baino gutxiago baditu, 30 urte baino gutxiago duten gazteak kontratatzeko laguntzak eskaintzen dizkizugu, gutxienez 6 hilabeteko kontratuarekinhaien prestakuntzaren arabera: unibertsitate-titulua duten, Lanbide Heziketako erdi-mailako edo goi-mailako titulua duten edo Profesionaltasun-ziurtagiria duten. 

Laguntza horrek 3.990 €-ko diru-laguntzak izango ditu kontratatutako pertsona gizona bada, 4.560 € emakumea bada, eta 3R programan edo DEMA agentziaren programa batean parte hartu badu, 5.700 €koa. 

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 18an irekiko da. Kontratu guztiak 2021eko martxoaren 21a baino lehen hasi behar dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen edo 944 068 008 telefonora deitu.