Actualidad Dema

Zaintzan edo ama izan ondoren iraupen luzeko langabezian dauden emakumeentzat, “Entrena Enplegu” programan izena emateko epea ireki da, beren lan-bilaketa berraktibatzen laguntzeko.
  • ‘Entrena Empleo’ proiektu pilotua da, eta martxoaren 11ra arte du izena emateko epea zabalik. Santa Maria La Real Fundazioak DEMA Foru Agentziarekin eta Europako Gizarte Funtsaren laguntzarekin garatzen du ekimen hau.
  • ‘Entrena Empleo’ proiektuaren xedea ama izan edo senideen zaintzan aritu ondoren iraupen luzeko langabezian (etenik gabe urtebete baino gehiago langabezian) eta lan-merkatuarekiko deskonektatuta dauden emakumeen enplegagarritasuna eta laneratzea hobetzea da.
  • Erabat doakoa den programan parte hartu nahi duten emakumeek martxoaren 11ra arte izango dute izena emateko formularioa betetzeko. Formularioa: https://www.entrenaempleo.org/es/inscribete web orrian dago.
  • Bilboko lehen proiektu pilotuan 20 plaza eskainiko dira, 18 eta 60 urte bitarteko emakumeentzat, eta martxotik ekainera egingo da.
  • Parte-hartzaileek teknikarien laguntza izango dute hiru hilabetez. Astean hiru egunetan, goizeko ordutegian, saio presentzial eta birtualetara joango dira, prospekzioa hobetzeko eta laneratzea sustatzeko.

Emakume guztien artean, lehentasuna izango dute premia bereziak dituztenek, adibidez, guraso bakarreko familietako emakumeek.

Parte-hartzaileek Santa María la Real Fundazioko adituen laguntza eta aholkularitza izango dute hiru hilabetez, egungo lan-merkatuan lana bilatzeko plan integral bat bultzatzeko. Astean hiru egunetan, aurrez aurreko bileretara eta/edo bilera birtualetara joango dira (9: 30etik 13: 30era), lan-orientazioko jarduerak garatzeko. Jarduera horiei esker lana bilatzeko estrategia berraktibatzeko, zeharkako gaitasunak eta trebetasun digitalak indartzeko, posizionamendua hobetzeko eta laneratzea sustatzeko aukera izango dute.

Ekimena beste bost autonomia-erkidegotan ere garatzen da: Kanarietan, Gaztela-Mantxan, Madrilgo Erkidegoan, Extremaduran eta Galizian. Europako Gizarte Funtsaren baterako finantziazioa du, Gizarteratzeko eta Gizarte Ekonomiako Programa Operatiboaren (POISES) barruan, 6. lehentasunezko ardatzean; eta DEMA – Bizkaiko Foru Aldundiaren Enpleguaren eta Ekintzailetzaren Foru Agentziaren eta beste erkidegoetako beste administrazio publiko batzuen lankidetza ekonomikoa du.

Bilbon

Bilboko lehen proiektu pilotuan 20 plaza eskainiko dira, 18 eta 60 urte bitarteko emakumeentzat, iraupen luzeko langabezian badaude eta senitartekoak (aurrekoak edo ondorengoak) badituzte beren kargu eta zaintzapean.

Izen-emate irekia

Erabat doakoa den programan parte hartu nahi duten emakumeek, martxoaren 11ra arteko epea dute webgunean izena emateko dagoen formularioa betetzeko:


IZEN EMATEA